0910

Zarauzko Udal Euskaltegia: elkarrizketa

Zarauzko Udal Euskaltegiko zuzendariari egindako elkarrizketa hau aurkitu dugu Youtuben

Imanol Lasak daukan kanalean

.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Elkarlanen spot-a

Elkalanekoek ere sareratu dute euren bideoa.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Biderik laburrena: politono eta guzti

AEK-koek matrikulazio kanpainako "Biderik laburrena" leloan oinarrituta webgunea egin dute, eta informazioa ez ezik, bideoak, mugikorrerako doinuak edo ordeinagailurako mahaigainekoak ere ipini dituzte bertan.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaltegira noa!

HABEk euskaltegietan izena ematera animatzeko kanpaina hau egin du 09-10 honetarako. Bideoa hor goian, eta hemen kartela (pdf) eta irratiko iragarkia (mp3).

Ikasbilen iragarri dute: Euskaltegira noa

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Biderik laburrena

Kanal hau topatu dugu Youtuben, eta AEKren publizitatea berton. Publizitate birala?

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Buruntzaldeko euskaltegien matrikulazio-kanpainaren aurkezpena

Prentsa-oharra bidali digute Buruntzaldetik, hango euskaltegien matrikulazio-kanpainaren aurkezpenera gonbidatzeko. Gu komunikabide kategoria handi horretakoak ote garen zalantzan, baina albisteari ongi etorri eta zabalpena ematea merezi du,  Buruntzaldeko euskaltegien webgunea ezagutzeko aukera emateagatik baino ez bada ere. Eta gainera oraindik ez gaituztenez Sustakoak bezainbeste spameatzen, horra gonbidapena:

Prentsa deialdia

Irailaren 11an Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxeko hitzaldi-aretoan 12:00etan Buruntzaldeko euskaltegien matrikulazio kanpaina berria eta euskara.buruntzaldea.org web guneko Euskaltegiak izeneko atal berria aurkeztuko dituzte Buruntzaldeko euskara zerbitzuek.

Euskara.buruntzaldea.org web gunean jarri den Euskaltegiak izeneko atalari esker, norberak duen euskara maila ezagutzeko aukera izango du automailaketaren bitartez. Bestalde, herri bakoitzeko udalak euskara ikasteko zein laguntza ematen dituen jakitea ere posible izango da eta eskualdean dauden euskaltegi guztien datuak ere eskuragarri daude. Horretaz gain, martxan jarri den bilatzaileari esker, antolatu dituzten ikastaro guztien berri ere izatea posible da.

Ekitaldian, eskualdeko euskaltegietako ordezkariez gain, Lasarte-Oriako, Usurbilgo eta Urnietako udal ordezkariak izango dira.

Zure komunikabidea ekitaldira gonbidatua dago.

Lasarte-Orian, 2009ko irailaren 9an

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

HABE 0910 ikasturteren aurkezpena: prentsaurrekoa

Datorren ostiralean Bilbon egingo da aurkezpen ekitaldia, eta gaur egin dute hedabideentzako prentsaurrekoa.

Ikasbilen informazio gehiago.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

09-10 AEKren kartela

www.aek.org webgunetik.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasturte akademikoaren hasiera ekitaldia EAEn

Bilbon, irailaren 11n, goizeko 11etan Euskaldunan. Bartzelonako Unibertsitateko Juli Palou izango da hizlari.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

09-10 matrikulazioa: Elkarlanen kartela

Hemen ikusia

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez