Hizkuntzak eta kulturak

Hizkuntza era funtzionalean ikasteak ez du derrigorrez ekarri behar murgilketa kulturala; elebitasunak ez gaitu eraman behar bikulturalismora. Hala ere, Nafarroan baditugu ohiturak, elementu kultural anitzekoak bi hizkuntzetan -abestiak, literatura...-. Baina ezin dugu esan bikulturalismoa denik, baizik eta kultura bakarra iturri ezberdinetatik osatua. Baina Nafarroan errealitate elebiduna ukatzen zaie pertsona askori, eta elementu kultural batzuk atxikitzen zaizkie soilik euskaldunei. Horregatik, harritzen gara adibidez gure erkidegoan gaizki ikustea Olentzero ospatzea Tuteran, eta Halloween ospatzea, berriz, begi onez edo gutxienez kuriositatez ikustea. Nafarroa is different...

— Amaia Zubieta, Iñaki Redin ((EILASeko kideak)

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Iruzkinak

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.