2008, Martxoa 10 - 16:16 — benito
Pero ¿cómo decir por teléfono, y en euskera, que no me convencen, que no me siento a gusto con esta forma tan laxa de enseñar euskera, que no me veo avanzar y que añoro las listas de palabras de vocabulario y los verbos? ¿Cómo decir que no me motiva nada aprender un idioma que no es el que se habla en la calle ni el que leo en las obras en euskera que estoy leyendo últimamente, ni el que aprendí hasta los 18 años, ni el que oigo en Irún o en San Sebastián?
Iruzkinak
Bat egin du Mak honek aipatutakoa, buruan aspaldi dabilkidan gogoeta batekin: kalean egiten den hizkuntza ez irakasteak zentzurik al du? Galdera oso potoloa, baina arraroa da "kaleko" hizkuntza ez irakastea inon, arraroa benetan. Munduko herririk intsumisoenaren beste kontradikzio bat ala?
Maken berbak gogorrak egiten zaizkigu derrepenteko baten, argiak ere bai, argiegiak akaso.
Dena dela gauzatxo pare bat aintzat hartuko nituzke:
Hortik aurrera ikuspegi metodologikoa egon daiteke, baina arraroa da kaleko hizkera nahi duen batek aditzen taulak eskatzea, hain zuzen ere hizkuntza klasean komunikazio elementu modura erabili nahi bada (goizeko 8etan bada ere). Ikastearekiko desmotibazioa ikusten dut gehiago, mila arrazoi medio, eta honekin Vila datorkit berriro gogora: Zer egin dugu txarto? Edo, hobeto esanda: Zer egin ahal dugu hobeto?
Desmotibazioaren ondorioz den ala ez, ez dakit, baina behin baino gehiagotan entzun dudala ere ez da gezurra. Eta atzean errealitatea dagoela ere ezin uka.
Kaleko hizkera deitu, euskalkia deitu (egiten den hizkuntza zein den nik ere badakit, baina euskaraz egiten den apurra ere klasekoa ez dela ere badakit), arraroa da horien ikaskuntza-irakaskuntza bultzadarik jaso ez izana.
Gero eta ikastaro gehiago (eta gero eta arraroagoak, eta ez bakarrik euskaraz) egiten den honetan, arraroa da horrelakorik sortu ez izana, arraroa (zenbat aldiz erabili dut berba hau azken minutuetan?).
Adibidez.
Ez kezkatu gehiegi nire hitzetaz oso "berezia" bainaiz. Motibazio eza hutsa da dena, institutua utzi nuen han aspaldian, euskerako maila bikain batekin eta urte asko ondoren, ia ezer ez dakidala aurkitzen dut, dena desberdina iruditzen zait, eta gainera aipatutako testu horretan esaten dudana: euskalki mota batzuk aurkitzen ditut, baina ez dakit zein ote den PL1 eta PL2 azterketetan eskatuko didatena. Ez dakit akatsa den ala ez, norena ere ez, baina ez dut uste eskakizuna ateratzea motibazio handia denik hizkuntza bat ikasteko. Eta hori da nire motibazio osoa. Agur.
Bueno M@k, arduratzeko motiboren bat ere badugu (gure lana da neurri handi batean). Eta zure desmotibazioa ulertzekoa da, ez dut uste zuri bakarrik pasatzen zaizunik gainera.
Eta gure lana horri buelta ematen saiatzea denez, hona hemen lehenengo intentoa. ;-)
Bide batez, ez dakit klasean zelan zabiltzan, baina idazten duzun moduagatik esango nuke ez duzula aparteko arazorik eduki behar pe-elea ateratzeko.
Bidali iruzkin berria