Berrikuntzak Sustatun: Letrak sare kantoitik eta Masai ikastaroa

Lotura

Hau irakurtzen duzuenoi Sustatu aurkeztu beharrik ere ez da egongo (ez, ezta?), euskarazko blog betenaroetakoa (ez beteranoena) eta bisitatuenetakoa (bisitatuena bai?). Eta beteranoa eta bisitatua bada, zerbaitengatik izan da, seguruenik kietoparao geratu beharrean lantzean behin sorpresaren bat ematen dutelako. Eta hala egin dute asteon, atal eta kolaboratzaile koadrila berria du Sustatuk orain.

Kolaboratzaileen artean ezezagun gutxi, izan ere, euskal blogosferako klasikoen selekzioa egin dutela pentsa daiteke, eta atal berrien artean hizkuntzaren eta irakaskuntzaren inguruan endredatzen gabiltzanontzako bi bereziki interesgarriak:

  • Letrak sare kantoitik: Anjel Lertxundiren ideia batetik abiatuta, hizkuntzaren inguruko bitxikeriak, joalasak eta aipagaiak batzea dute helburua, eta Anjel berarekin batera beste bi kolaboratzaile ditugu hor: Maite Goñi eta Markos Gimeno,  besteak beste Gaurko Hitzaren arima bata, eta palindromoak eta #hitzokei jolasen berba jolasen sustatzailea bestea. Ez zait oso argi geratu Sustaturen atal honetan kolaboratzaileek beste lekuetan publikatzen dituztenak (ber)publikatzera mugatuko diren ala ekarpen berriak ere izango ditugun, edozelan ere jendearen ekarpenak egiteko ateak zabaldu dituzte Sustatukoek.
  • Masai ikastaroa. Hau ere ez da ideia berri-berria, euskararen agerpen publikoetan ikusitako disparate ortografiko, gramatikal, semantiko, sintaktiko, morfologiko, diskurtsibo eta ortotipografikoak batzea da asmoa, Euzkal Errian Euzkaras eta Mihiluzeren Zazpikiak ekimenen antzera hain zuzen ere. Hemen ez dago kolaboratzaile berezirik, jendearen ekarpenak egiteko aukera irekita bai, ordea.

Polita orain Sustatun hizkuntzaren inguruko hauek irakurtzeko eta jasotzeko aukera duda barik. Dena dela, ea dream team horrekin liga erregularrari ez diogun interesa kentzen.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Iruzkinak

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.