Ikasten.net ofizialki aurkeztuta

2008 urriak 06 11:54
Joan

Karrajuan egin ditugu honen inguruko psikolastoak. Gaur aurkeztu da ofizialki. Aipatzeko:

Lehendik ere badira euskara ikasteko beste baliabide batzuk HABEren esku. Ekimen berri honek aurrekoen osagarri izan nahi du, ikaskuntza ofizialetik kanpo, mundu guztiko edozein herritarri euskara ezagutzeko eta ikasteko aukera emanez.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None

Iruzkinak

Gai honekin nik badut zera bat: hainbeste urte aldarrikatzen euskaraz doan ikasteko aukera eta behin aurrerapauso nabarmena emanda, ez dut nik euskaltegietako jendea oso pozik ikusten. Ez da hala? Sentsazio bat baino ez ........

Egia esanda egun batzuk daroadaz mundu fisiko errealarekin kontaktu barik eta ez dakit boteprontoan zer erreakzio/sentsazio egon diren. Imaginatzen dut hala ere, lehenengoa nik izan dudan lehenengoaren berdina izan dela.

Badakizu, konpetentzia desleiala, EJaren barruko saltsak (HABE-kultura vs. Hezkuntzaren arteko n-garrena...), "Ikasleak galduko ditugu!"... Zertaz kexatu eta zer salatu egongo da duda barik. Ni neu nago hau hortik askoz harantzago doala, gobernuaren barruko tira-birak eta euskaltegien eskaintzatik harago alegia, eta kexatu bai, baina gotortu beharrean espabilatu ere egin beharko dugu.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
CAPTCHA
Spam asko dabil eta hezur-haragizkoa zarela egiaztatzeko galdera honi erantzun mesedez.
Image CAPTCHA
Kopiatu ikusten dituzun letra-zenbakiak hemen (maiuskula-minuskulak errespetatuz).
Harpidetu RSSren bidez