Xerezaderen Artxiboa: literatur podcasta
2011, Iraila 1 - 23:38 — benitoUdan zehar ere gauzak pasatu dira, eta, oporretan gaudela, ez dugu haien berri eman sasoian. Haien artean Xerezaderen Artxiboa podcasta. Sustatun iragarri zen ekainean eta Dingilizka12n gogorarazi digute gaur.
Proiektu interesgarria, eta dagoeneko ale batzuk ekarri dizkigu. Dingilizkakoek dioten bezala, begien nekea ez da aitzakia literaturari ekiteko.
LdeLengua 18
2009, Otsaila 22 - 18:58 — benitoHizkuntzaren didaktikaren inguruko podcast honek 18. saioa plazaratu du. Besteak beste, gai interesgarri pare bat: portfolioa eta ikaslearen sormena.
Animo, ez liburukoterik irakurri behar, play-ri sakatu eta listo.