IT txartelaz
2009, Urtarrila 22 - 15:03 — plisti-plastaLotsagarria iruditzen zait gure ikastetxeak IKT kategoria lor dezan irakasleok programa informatiko pribatuak (Microsoften Office eta Windowsi buruz ari da) erabiltzeko gaitasuna erakutsi beharra. Antzekoa litzateke Osakidetzak sendagileak behartuko balitu botika generikoak errezetatu beharrean, laborategi jakin baten marka zehatz bat errezetatzera. Susmagarria, ezta?
Eusko Jaurlaritzak 600.000 euro ematen dizkio urtero Microsofti lizentziak berritzeko.
Deigarria egin zait Tres Tizasen agertzen den Marcos Cadenatoren iruzkineko pasarte bat:
IT txartelarekin euskara tituluekin (EGA, hizkuntz eskakizunak) bezala gertatuko da: kontu bat izango dela benetako ezagutza eta beste bat ofiziala.