Euskara mundiala, Etxepare institutuaren kanpaina
2010, Azaroa 21 - 00:58 — benitoEtxepare Institutuak "Euskara mundiala" kanpaina aurkeztu du. Web batean zerbitzu interesgarri batzuk eskainiko ei ditu: ahotsa grabatu, itzulpenak 24 ordutan. Webgunea aurkeztu da, baina oraindik ez dago ezer han.
Ez dakit oso logikoa ote den martxan ez dauden gauzak aurkeztea, baina tira.
D ereduko ikasleei euskara-agiria emango zaie
2010, Azaroa 16 - 18:35 — benitoBlanca Urgell EAEKo kultura sailburuak Jaurlaritzaren asmoa azaldu du gaur. D ereduan ikasi duten pertsonek ikasketak euskaraz egiteagatik euskara-agiria eman nahi zaie, unibertsitate-ikasketak egin dituztenen kasuan EGA edo C1en parekoa dirudienez.
21.550.000
2010, Urria 20 - 22:32 — benitoEuskaltegi pribatuentzako euroak dira horiek. 28.000 ikasle eta 1.200 langile kontatu dituzte.
Eusko Jaurlaritzaren 2009rako diru-laguntzak euskararentzat
2009, Urtarrila 6 - 00:57 — benito53,6 milioi guztira. HABErentzat 35,4, zatirik handiena. Asko? Gutxi? Nahikoa? Gehiegi?
Mintzapraktika programak sustatzeko akordioa
2008, Urria 13 - 17:01 — benitoTopaguneak eta Jaurlaritzak sinatu dute. Mintzapraktika programak zabaldu eta garatzeko proposamenak daude: gurasoak, unibertsitarioak, etorkinak...