Langile publikoen %91k ez dute euskara proba gainditu irailean
2011, Urtarrila 19 - 10:59 — benitoHAEE/IVAPek administrazioetarako langileentzat egin duen azken euskara-probaren deialdian horiek izan dira emaitzak.
Sistema arrazionaldu eta "erraztu" nahi zela, eta emaitzak kale. "Idazmena" izan da errudun nagusia dirudienez.
Tituluen baliokidetza: HAEE-IVAPen oharra
2010, Iraila 17 - 11:36 — benitoEpai horrek ez dakar aurreko egoera aldatzerik (hizkuntza-eskakizunak aitortzeaz eta baliokidetzeaz), zeren bere xedea soil-soilik baita aipaturiko dekretuan aurreikusitakoaren izaera murrizgarria deuseztatzea. Esan nahi baita, ikasketa-sistema arautua den aldetik, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoaren barruan, edozein hizkuntza-eskola ofizialek emandako euskarazko titulu eta ziurtagirien balioa onartu behar dela, eta ez bakarrik Euskadiko eta Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialenak.
EAEko Auzitegi Nagusiak euskara-tituluen baliokidetzaz eman zuen epaia dela eta, HAEE-IVAPek ohar hau zabaldu du.
Aldaketak HAEEren azterketetan
2010, Martxoa 18 - 00:51 — benitoHAEE-IVAPen hizkuntz eskakizunetarako azterketetan aldaketak egon dira. Hor dituzue azterketa eredu berriak.