Hizkera kolokialaren ataria
2011, Martxoa 10 - 23:02 — benitoVia EcLEcTIC gaztelania kolokiala lantzen eta dokumentatzen laguntzeko Español Coloquial proiektu hau ezagutu dugu. Oraindik osatu gabe dagoela dirudi, baina proposamen interesgarri batzuk jorratzen ari dira: berriketa kolokialen corpus-a, gaztelania kolokialaren hiztegia, baliabide didaktikoak edo keinuen hiztegi grafikoa.
Euskararen bueltan ahozkotasuna, hizkera bizia eta halakoen arduratan daudenak etorri zaizkit akordura, uste dut askok estimatuko luketela halako baliabidea gure hizkuntzan.