Erramun Osa Euskaltzaindiko idazkariordea
2011, Urtarrila 4 - 14:12 — benitoHelduen Euskaldutze-Alfabetatzean urteetan jardun zuen lanean Osak, AEKn hain zuzen ere.
Iñaki Uribe HABEko zuzendari berria
2010, Urria 5 - 08:36 — benitoZurrumurruak konfirmatu dira eta ofiziala da: Eugenio Mujikak HABEko zuzendaritza utzi eta Iñaki Uribe itzultzailea eta Villabonako zinegotzia da zuzendari berria.
Aldaketak HABEren organigraman
2009, Iraila 24 - 20:22 — benitoTwitter-en sarrera honetan baino ez dut ikusi sarean, baina aspaldian da jakina. HABEn zuzendaritza ez ezik, organigramako postu batzuetan egon da aldaketa. Joxe Joan González de Txabarri diputatu eta ahaldun ohia da orain didaktika zerbitzuko buru. Eszedentzian egon da ibilbide poltikoa egin duen bitartean eta orain lehengo postura bueltatu da dirudienez.
Ardura postuen artean mogimenduak eragin ditu etorrera honek.
Bestalde, Gurutz Larrañaga damaterialgintza zerbitzuko burua.
Auzmendi eta Calzada
2009, Ekaina 3 - 15:10 — benitoHizkuntz Politikarako Zuzendaritzan Ramon Etxezarretaren taldekideen izenak hasi dira agertzen. Lourdes Auzmendi izango da sustapenerako zuzendaria, eta Igor Calzada koordinazio zuzendaria.
Filologia irakaslea Auzmendi, eta blogosfera-sare sozialetan ezaguna Igor. Dagoneko bere blogean iragarri digu hain zuzen.
HABEko zuzendaria nor izango den ez da zabaldu berriz. Porra zabalik daukagu oraindik!!!