2011, Martxoa 10 - 23:02 — benito
Lotura
Via EcLEcTIC gaztelania kolokiala lantzen eta dokumentatzen laguntzeko Español Coloquial proiektu hau ezagutu dugu. Oraindik osatu gabe dagoela dirudi, baina proposamen interesgarri batzuk jorratzen ari dira: berriketa kolokialen corpus-a, gaztelania kolokialaren hiztegia, baliabide didaktikoak edo keinuen hiztegi grafikoa.
Euskararen bueltan ahozkotasuna, hizkera bizia eta halakoen arduratan daudenak etorri zaizkit akordura, uste dut askok estimatuko luketela halako baliabidea gure hizkuntzan.
Iruzkinak
Bidali iruzkin berria