Internet light

  • warning: Parameter 1 to phptemplate_comment_submitted() expected to be a reference, value given in /home/karrajua/public_html/atoan/includes/theme.inc on line 669.
  • warning: Parameter 1 to phptemplate_comment_submitted() expected to be a reference, value given in /home/karrajua/public_html/atoan/includes/theme.inc on line 669.

Internetek arreta lapurtzen digu. Tamalez, eskaintzen dizkigun kontu asko ez dira bururako hozgarri azukretsuak baino. Beharrezkoa dugu (nik bai, behintzat) Internet light bat, gure nahiak betetzeko kafeina intelektuala eskainiko digun bertsio bat, zeinak intelektual hiperaktibo drogatu bihurtzen gaituen, batez ere.

— Rodney Brooks (Informatikoa, MIT)

Rodney Brooksen iritzi hau Joxe Aranzabalen Faroa blogaren bidez ezagutu dugun A Internet está a mudar a nossa forma de pensar? artikuluan jasotako iritzi bat baino ez da, erpin zorrozduna.Erpinok kamusterainoko ñabardurak beharko lituzkeena. Baina, baina…

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Iruzkinak

Sexua > Internet

Grazia egin dit honek:

Penso menos. E, quando penso, sou mais preguiçoso. Durante centenas de milhões de anos, o sexo foi a maneira mais efi ciente de propagar informação de procedência duvidosa: as origens de todos aqueles fragmentos de lixo genético do ADN perderam-se nas areias da história reprodutiva. Mas a Web usurpou o lugar do sexo. Basta um download ilegal para propagar mais bocados de informação parasita do que um voo nupcial de moscas tsétsé. Por enquanto, a capacidade da Internet para propagar informação de forma promíscua é uma bênção. Mas o que acontecerá a seguir? Não me perguntem a mim. Nessa altura, espero ter parado completamente de pensar.

(Gutxiago pentsatzen dut, eta pentsatzen dudanean gero eta alferragoa naiz pentsatzeko. Milioika urtez sexua izan da jatorri lausoko informazioa hedatzeko metodorik eraginkorrena: DNA katearen zati horien jatorria erreprodukzioaren historian galdu dira. Baina Internetek hartu du sexuaren funtzio hori. Deskarga ilegal soil batekin Tse Tse eulien eztei-hegaldi batekin baino informazio puxka gehiago hedatzen dira. Oraingoz, Internetek informazioa zabaltzeko duen promiskuitatea bedeinkapen handia da. Zer gertatuko da gero? Ez dakit, espero dut ordurako pentsatzeari guztiz utzita egongo naizela.)

Hypearen kontsumoa

Kezkatu samar nauka adikzioaren kontu honek. Ez dakit, ba, ez ote dugun guk ere errektangulu beltza begien aurrean jarri beharko. Hitz egiten ari garenaren erabat ildo berekoa ez bada ere, deigarria egin zait Guillermo Zapata gidoilariaren artikulu hau: Hypeak* drogazale baikorrak behar ditu.

Bertan honelakoak esaten ditu:

Anaia Handia ez da begira ari. Abesten eta dantzan ari da. Kapelatik untxiak ateratzen. Anaia Handiak zure arreta erakarri nahi du esna zauden uneoro. (Chuck Palahniuk ‘Nana’).

Hypeak arreta eskatzen dizu eguneko 24 orduetan, asteko zazpi egunetan. Atsedenik gabe, etengabe. Hypeak ez ditu nahi unean uneko kontsumitzaileak, adiktuak baizik.

* Hypea produktu mediatikoa da. Hartzailearengan beharra sortu ostean, kudeatzen den tendentzia. Kalitatea dena delakoa izanda ere, publizitatearen edo ohizkanpoko estalduraren bidez oso ezaguna bihurtu den produktua, alegia. (Wikipediatik moldatua).

Sexuak kezkatuta zu eta adikzioek kezkatuta ni. Ondo gaude biok ere!Cool

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.