2.0 belaunaldiaz

  • warning: Parameter 1 to phptemplate_comment_submitted() expected to be a reference, value given in /home/karrajua/public_html/atoan/includes/theme.inc on line 669.
  • warning: Parameter 1 to phptemplate_comment_submitted() expected to be a reference, value given in /home/karrajua/public_html/atoan/includes/theme.inc on line 669.
  • warning: Parameter 1 to phptemplate_comment_submitted() expected to be a reference, value given in /home/karrajua/public_html/atoan/includes/theme.inc on line 669.
  • warning: Parameter 1 to phptemplate_comment_submitted() expected to be a reference, value given in /home/karrajua/public_html/atoan/includes/theme.inc on line 669.

Itxaroteko gaitasuna eta pazientzia gero eta eskasagoak dira. Aitzitik, gizarteak gero eta gehiago bilatzen du berehalako erantzuna, gazteek batik bat.

— Macarena Pérez

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Iruzkinak

Aipamen gehiago

Hona, 2.0 belaunaldiaren lan ohiturek burmuinean izan lezaketen eraginei buruz ari den artikulu interesgarri berean aurkitutako beste pare bat aipamen:

"2.0 belaunaldia ez dagokio adin jakin bati. Blog bat duen amonatxoak bere adinkideek ez bezalako logika darabil." (M. Arias)

"1.0ko gurasoek beren seme-alabek interneten dihardutenean denbora galtzen ari direla uste dute baina ez da honela. Asko ikasten eta gainera sozializatzen ari baitira." (M. Arias)

Artikulu osoa irakurtzeko

Belaunaldiak

Askotan egiten da berba web2.0 belaunaldi kontua balitz bezala, eta egia da, askotan belaunaldiarena baino jarrera edo pentsaerarena gehiago dela esango nuke.

zirIKTeroetan Jolausek bota duen mezu honetan adibidez hezitzaileen kezkak laburtu daitezke: Zer eskatzen digute gure ikasleek? 

Eta ZirIKTeroak-en bertan ikusten duzu adinaren batez bestekoa, eta 40 urtetik ez dabil urrun. 40 urteren bueltan asko gabiltza saltsa honetan. 80etako mentalitatearekin erlaziorik ote? (Do it Yourself, a ze punki koadrila!).

Ni ere horretaz jabetuta

Ni ere horretaz jabetuta nengoen. Salbuespenak salbuespen, zirikatzaile gehienak 40 urte inguruaan gabiltza. Gaztaroa 80. hamarkadan eta lehenengo esperientzia profesionalak 90. izandakoak gara. XXI. garren mende hasiera honetan eskarmentu profesional nahikoa eta eskoletako egitura barnean hainbat eginkizun burututako irakasleak gaude 2.0 belaunaldiaren atzean, antza denez.

Dena den, nire ustez honek badu esplikazio logiko bat: alde batetik, gaur egun ikastolara datozen irakasle berriek ezer gutxi dakite eskolako barne antolaketari buruz, pedagogiari buruz eta hezkuntza sistemaren oinarrizko funtzionamenduari buruz. IKTen inplementazioak zuzen-zuzenean eragiten du hauetan guztietan. Bestalde, aspaldian jabetu ginen IKTetan benetako prestakuntza ez datorrela hainbeste ikastaroak pilatzetik baizik eta norberak jakin nahia asetzeko duen autoformaziorako eta auto-aprendizaiarako gaitasuna. Eta honek, erabateko modelo akademizista batetik datorren gazte batentzat, arazo handia suposatzen du. Eskoletara datozen gazteek denbora asko, gehitxo agian, behar izaten dute eskolaren egituran euren lekua eta eginkizuna zein den jabetu arte. Hori dela eta, saltsa hauetan jende gaztea ikusteko arazoa.

Eta etorkizunak ez dakit ez ote duen okerrera egingo. Izan ere, nire kasuan behintzat, ikasle garaian ezagutu nuen hezkuntza sistema topatu nuen irakaskuntzan hasi nintzenean; aldaketak batzuk antzeman nituen, baina funtsean gauzak beti bezala egiten ziren. Datozen erronkek (IKTen erabilera gardena gela barruan edota konpetentzien inguruko ebaluazioa, adibidez) aurrera egiten badute, eskoletara helduko diren gazteek jasoko duten "sopapoa" mundiala izango da; unibertsitatetik atera bitartean ezagutu duten hezkuntza ereduan aldaketa handiak somatuko dituzte eta beldur naiz, honek berak ez ote dituen kolokan jarriko etorkizuneko proeiktuak.

Pasa den urtearen amaieran HUHEZIn izan nintzen Egokitzapen Pedagogikorako Ikastaroaren (CAP) barnean IKTei buruz eskola mailan gertatzen ari diren aldaketak azaltzen. Ikusi behar zenituzten ikasle haien aurpegiak; blogak? wikiak? Moodle? Konpetentziak? Unibertsitatetik atera berriak ziren hamaika ikasle haiek gutxienez datorrenaren inguruko oinarrizko zertzelada batzuk jaso zituzten. Eta horrelakorik sekula entzun ez dutenekin? Non kokatzen ditugu ikasle hauek, IKTen erabilerari dagokionez: 1.0, 2.0 edota zero kalabazero (?) belaunaldia?

Gazte gara...

Logikoa da eman duzun azalpena. Azken batean, teknologiaren aldaketek bide profesionalean (eta bizitza pertsonalean) aplikatzeak ikerketa eta esperimentatze fasea pasatu dugu gehienok, haiek ezagutu ahala (punkiena baino logikoagoa, kar, kar...;-D).

Gurean detailetxo batez konturatu gara azkenotan, etortzen diren irakasle berriak direla eta. Lehen lanean hasten ziren asko gure ikasleak izandakoak ziren, hau da, "biktima" modura baino ez bada ere, gure ikuspegi metodologikoaren berri behintzat bazuten, eta erreparatzeko eredutxo bat behintzat. Gaur egun, berriz, harrobia gehiago daukagu unibertsitatean, eta eskolan euskarazko ereduetan ikasitako gazteak izaten dira gehien bat. Hauek hain zuzen ere hizkuntzaren irakaskuntzaz beste ideia batzuekin etortzen dira sarri; eskola, institutuan eta unibertsitatean ikusi eta jaso dutena. Eta hori ez da izaten prezisamentean aurreratuena.

Dena dela, teknologia eta gaurko gazteria dela eta, blogak, wikiak eta Moodle ingurukoetan ez dira oso jantziak egongo, baina messenger, SMSa, kamara digitalak, ipodak, emepehiruak, P2P eta abarretan fuertetxoago datozela begitantzen zait. Eta kezkatxo bat etortzen zait: "sopapoa" ez dugu guk, bipuntuzeristok, hartuko? Zer uste duzue?

Ummm... zure erantzunean zerbaiten falta antzeman dut hala ere, argudio nagusia:  gazte-gazteak gara ba!Wink

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.