atoan

Atoan!... argitaletxea

Atoan berba euskararen eremu guztietan ezagutarazteko ahalegin honetan kide berria dugu: Atoan! argitaletxea. Euskara ikastea eta helduen euskalduntzea du eragin esparri nagusien artean Zenbat Gara elkarteak sustatutako ekimen berri honek.

Albistea Deian.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Dolce far nienteren su etena

Dolce far Niente - John William Waterhouse

Hilabete luze egin dut "dolce far nienteri" emanda, eta gaur su-eten txiki bat egingo dut nientismoan. Abuztua ez da sasoi onena aktibitateari ekiteko, baina zerbait dagoen bitartean, zerbait botatzea mereziko du.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Itxura aldaketa

Diseinu aldaketa egin dut Atoanen. Karrajua ere itxuraldatu dudala, bien diseinua homogeneizatzea pentsatu dut. Espero dut inork susto handirik ez hartzea.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Arazo teknikoak gaindituta

Google-k blokeatuta eduki du egunotan karrajua.org domeinu osoa. Eraso tonto bat eduki dugu eta sistema garbitu egin behar izan dugu. Arazoa konponduta dago eta Google-ek betoa kendu digu dagoeneko. Martxan ari gara berriz orduan.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Atoan Facebook-en

Facebook-en orriak egitea modan jarri dela, eta geu ere modernoak izanda (duda ala?), Atoan honi ispilua egin diogu FBn. Ea zenbat jendek atsegin duen.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Atoan dantza

Kantu ona, izenetik hasita. Wink.

  

Urtzi Azkueri esker(rak) sintonia ofiziala daukagu.

Hemendik abiatuta egin dugu topo kantuarekin.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Eten teknikoa gaindituta

Arazo teknikoak izan genituen atzo zerbitzarian. Hackerren bat gurekin maitemindu dela ematen du eta arreta erakartzeko ahaleginean ibili da. Hari kalabazak eman eta aurrera goaz. Ea kasu egiten dion maiteren bat aurkitzen duen.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Balorazioak atoan

Iruzkinak egitera animatzea kostatzen denez, sistema errazagoa ipini dugu hemen botaten direnen gainean iritzia eman dezazuen, 5 izarreko eskala balorazioak egiteko.

Klik bakarra. Ez dago atxakiarik!

Eta gainera bozketa egiteko ez dugu inoren baimenik behar. (Ez, ezta?)

Argazkia: N800 ratings box. Egilea: henribergius (Flickr)
4.166665
Batez bestekoa: 4.2 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Atoan

Karrajuan sartu nahi nukeen guztia  ez da beti kabitzen. Paradoxa da, baina kontu laburrenak dira arazo gehien ematen dutenak: aipuak, interneten ikusitako zerbait, bideoren bat...  Askotan iruzkintxo bat ere egiteko modurik aurkitu ez eta aipamen hutsarekin Karrajuko mezu kopurua gehiegi puztuko ote den beldurrez han geratzen dira.