D ereduko ikasleei euskara-agiria emango zaie
2010, Azaroa 16 - 18:35 — benitoBlanca Urgell EAEKo kultura sailburuak Jaurlaritzaren asmoa azaldu du gaur. D ereduan ikasi duten pertsonek ikasketak euskaraz egiteagatik euskara-agiria eman nahi zaie, unibertsitate-ikasketak egin dituztenen kasuan EGA edo C1en parekoa dirudienez.
Euskarako tituluak baliokidetzeko dekretua berriro onartuta
2010, Azaroa 11 - 00:57 — benitoHizkuntza eskolen agiriak zirela eta, duela hil batzuk helegite baten ondorioz bertan behera geratu zen dekretua. Dekretua berriztu, osatu eta egokitu du Eusko Jaurlaritzak dirudienez.
Bide batez, orain "Euskarako tituluak" deitu diete.