Praktika eta elkarreragina

  • warning: Parameter 1 to phptemplate_comment_submitted() expected to be a reference, value given in /home/karrajua/public_html/atoan/includes/theme.inc on line 669.
  • warning: Parameter 1 to phptemplate_comment_submitted() expected to be a reference, value given in /home/karrajua/public_html/atoan/includes/theme.inc on line 669.
  • warning: Parameter 1 to phptemplate_comment_submitted() expected to be a reference, value given in /home/karrajua/public_html/atoan/includes/theme.inc on line 669.

Try for interaction, not just language practice
(Saiatu elkarreragina bilatzen, ez hizkuntz-praktika hutsa)

— Earl Stevick

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Iruzkinak

Eta zein da bien arteko aldea?

Ez dut ulertzen bi kontzeptuen artean dagoen aldea ... hizkuntza-praktika eta elkarreraginaren artean .... monologoen kontra ote?

Edukia eta forma

Beharbada gurean (mintza)praktika kontzeptua gehiago lotzen dugu "benetan" jardutearekin, hizkuntza erabiltzearekin azken batean, solasaldian eta berriketan. Klaseetan berriz, ez da beti horrela interpretatzen, eta askotan "praktika" hizkuntz elementuak zuzen erabiltzearekin lotzen da gehiago.

Stevick-ek esan gura digu hizkuntza ez dela "praktikatu" behar soilik esaldi zuzenak lortzeari begira, hizkuntz-jardunean elementu gehiago ditugu pertsona baten konpententzia komunikatiboa adierazten dutenak. Batzuk aipatu ditu ikasle baten kasuan: ahoskera ona, bizkortasuna, berbakera lotzeko eta antolatzeko elementuen erabilera, jarioa, erosotasuna, ulergarritasuna... Norbaitekin aritzeko konpetentzia azken batean, elkarreragineko konpententzia esan liteke akaso, ez soilik hizkuntz-konpententzia (zuzentasuna).

Aldea? Praktikatu dezagun hizkuntza "benetan" eta komunikazioaren alderdi guztiei erreparatuta: zer esan, norekin ari garen, non, zertarako, zelan... eta ez soilik gramatikaren aldetik ondo-txarto esan dugun horri begira.

Ez dakit Stevick-en hitzak neuk ere ondo interpretatu ditudan dena dela. Baten batek bestelakorik ulertu badu, esan mesedez (elkarreraginaren beharra daukagu hemen ere).

fokusa

Nire ustetan fokusean dago gakoa. Hizkuntz-praktikan hizkuntza bera da helburua. Elkarreraginean, berriz, komunikazioa: hizkuntza helburu izatetik tresna izatera igarotzen da.
Hizkuntz-praktikaren adibidetzat jar genezake A-P-P (Aurkezpena, praktika kontrolatua, praktika askea) sekuentzia didaktikoa. Benitok dioen moduan, zuzentasuna du deskriptore nagusi eta ia bakar.
Blog batean parte hartzea, mintza-laguna, ataza (ongi ulertua bada)... ,berriz, izango lirateke elkarreragin adibideak. Egokitasuna zuzentasunaren parean jarrita, hizkuntzaren eta beronen funtzioen kontzeptu konplexuagoa adieraziz.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.