HENAC: Nafarroako curriculuma

  • warning: Parameter 1 to phptemplate_comment_submitted() expected to be a reference, value given in /home/karrajua/public_html/atoan/includes/theme.inc on line 669.
  • warning: Parameter 1 to phptemplate_comment_submitted() expected to be a reference, value given in /home/karrajua/public_html/atoan/includes/theme.inc on line 669.
Lotura

Atzo heldu zitzaigun iragarpena eta gaur @abel2es-i esker, sarean aurkitu dugu HENACen (Helduak Euskalduntzeko Nafarroako Curriculuma) bertsio hau.

Ez dakit azkenengo bertsio ofiziala den, baina HENACi traza hartzeko balioko digu.

Boteprontoan: 5 atal nagusi: Sarrera, mailen definizioak, hizkuntza jarduerak eta estrategiak (mailen edo helburuen deskribapena), komunikazio gaitasunak eta ebaluazioa.

Europako Marko/Esparruaren eredutik askoz hurbilago une honetan EAEn indarrean dagoen HEOK baino: mailaketa, komunikazio jarduera eta estrategiak "trebetasunen" ordez, gaitasunen sailkapena.

Marko berria daukagu, eta beste marko bat ere bai.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Iruzkinak

HABE ere lanean

Duela gutxi izandako HABEren Batzorde Akademikoan helduen euskalduntzerako curriculum berriaren ebazpen-zirriborrioa aurkeztu zuten eta urtea amaitu aurretik argitaratzeko asmoa dute.

HABE

Batzorde Akademikoan plan luzeagoa aurkeztu dute. Printzipioz oraingo HEOK HEOC bihurtuko da, horren inguruko ebazpenak (bi) batera ekarrita. Aurten aurkezteko asmoa dutena HEOKen orrazketa bat da beraz, HEOK "birbatua" deitu zaion egokitzapen administratibo moduko bat edo. Nobedade handirik ez dauka horrek, behin eta berriz azpimarratu dute-eta hori ez dela HEOC berria.

HEOK berri hori antolatzeko plana .ere aurkeztu da, baina bizpahiru urteko epe batean kokatuta. Hori izango litzateke HENAC honetara hurbilduko litzatekeen testua.

Dena dela, hori da orain arte aurkeztu digutena, proiektua antolatzen jarraitzen dute eta baliteke hemendik aurrera aldaketak egotea, baina orain arte aurkeztu zaiguna hori da "a grosso modo". Dena dela, nik dakidala, curriculum berriaren zirriborrorik ez da aurkeztu, curriculuma diseinatzeko plana baino.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.