Gotzon Garate hil da

2008 urriak 08 09:55
Joan

Euskalari eta euskaltzale ezaguna eta sutsua joan zaigu, euskararen irakaskuntzarako baliagarriak izan zaizkigun materialak eta gogoetak utzi dizkigu ugari.

Eskerrik asko, Gotzon.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None

Iruzkinak

Nik ere Gotzon hurbiletik ezagutzeko aukera izan nuen. Bere nguruan atzo eta gaur bitartean esandako gauza guztiak neure egiten ditut. Ezer gaineratzekotan, ezaugarri hauek nabarmenduko nituzke Gotzonengan:

- Entusiasmoa. Egiten zuena gustuko zuen, bizi zuen; egiten zuenarekiko baikortasuna eta zaletasuna kutsatu egiten zituen.

- Txikiaren goratzarrea. Han-hemenka urte luzez aritu ondoren, atzerrian zein herrian, unibertsitate eta enparauetan; lizentziatu, doktore zein katedradunekin... baserria eta bertako jende xumea eta apala zituen miresgarrien, beraren burua haien aurrean makurtzeraino.

Nik ere ezagutu nuen. Nire amaren ikaskidea izan zen, gurasoak ezkondu zituen, familiako laguna. Eta gero unibertsitaten ere. Gogoratzen ditut zelako animoak ematen zizkion amari euskara ikasten jarduen zuenean, bere hainbat liburu oparituz, eta abar. Beti umil, baina serio, umoretsu baina tinko. Jarraituko dugu Gotzon, ez adiorik.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
CAPTCHA
Spam asko dabil eta hezur-haragizkoa zarela egiaztatzeko galdera honi erantzun mesedez.
Image CAPTCHA
Kopiatu ikusten dituzun letra-zenbakiak hemen (maiuskula-minuskulak errespetatuz).
Harpidetu RSSren bidez