Irribarrea

  • warning: Parameter 1 to phptemplate_comment_submitted() expected to be a reference, value given in /home/karrajua/public_html/atoan/includes/theme.inc on line 669.
  • warning: Parameter 1 to phptemplate_comment_submitted() expected to be a reference, value given in /home/karrajua/public_html/atoan/includes/theme.inc on line 669.

El jueves pasado, la calle Rondilla se llenó de sonrisas, las que lucían los cientos de personas que iban en la Korrika

Ez naiz ni irribarreak ikusten dituen bakarra, eskerrak.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Iruzkinak

Irribarrea / Negargurea

Nik ere irribarreak ikusten ditut ia guztietan, baina honelakoak ikusita, http://euskaltube.com/play.php?vid=3846 beltzuneak ikusten dituztenak egotea ulertzekoa da. Ez al zaizu iruditzen?

Antolatzaileak ezin dira horrelakoetan sartu guztioi ONGI ETORRI esaten zaigunean.

A ze familia!

Seguruenik, beltzuneak ikusten dituztenek horrelakoetan beltzik beltzena baino ez dute ikusiko, eta beltzaren gainean pintura beltza botatzeko dabilen afizioarekin baten batek pagotxa topatuko du hemen.

Antolatzaileena? Bitxia dilema. X-k erosi du kilometroa, lekukoa eramango du. Animatzaileak megafoniatik hari eskertzeko eta animatzeko misioa du. Lelo konbentzionalak: "X" ere euskararen alde, "X" euskaraz, "Aurrera "X"!... Baina X hori nor den-eta mingarria suertatuko zaio baten bati, edo iraingarria, edo delitua iritziko dio baten batek... Zer egin?  "Ez diot ezer esango?", "Honi bai eta hari ez?" Oso abila izan behar da horrelakoetan, eta beti ez duzu asmatuko gainera. Pintura beltzaren potoa oreka hauskorreko ohol baten gainean dago gainera.

Bestalde, ongi etorri esateko modua zein den-eta. Ez dakit ongi etorriarena zelan ulertu den egia esanda. Ez da AEK edo Korrikaren antolakuntza "ongi etorri" dioen bakarra, euskaraz bizi nahi dugunok ongi etorri esateko parada eman nahi izan dugu, eta batzuetan sentsazioa geratu zait bisitaria etxean hartu eta familia demandan hasten denekoa: hau badator ni ez nator, orain entzungo ditu hark entzun beharreko guztiak, ni horren ondoan pentsatu ere ez, niri bai baina nik hari agurrik ere ez, hori ez baduzu botatzen ni kanpora noa, horri agur esaten badiozu niri arrimatu ere ez.... Eta gainera alboko etxekoak astrapala minimoa entzunda denuntzia ipintzeko telefonoa eskuan.

Enpin, espero dut gonbidatuak amamaren irribarreari erreparatu izana sikieran. Ez dakizue hura zelan pozten den familia batuta, eta bisitariak badatoz gehiago.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.