e-posta

  • warning: Parameter 1 to phptemplate_comment_submitted() expected to be a reference, value given in /home/karrajua/public_html/atoan/includes/theme.inc on line 669.
  • warning: Parameter 1 to phptemplate_comment_submitted() expected to be a reference, value given in /home/karrajua/public_html/atoan/includes/theme.inc on line 669.
Lotura

Lehengo egunean eztabaidatxoa izan genuen irakasle batzuen artean. Funtsean zera esaten genuen: HEOKen edo Erreferentzi markoan e-formatuak jasota ez badaude, zilegi al da lehenengo edo bigarren mailako azterketariei e-posta edo e-aldizkariaren formatua eskatzea? Nire ustean honelakoak lehenbailehen jaso behar dira kurrikulumetan baina, jasotakoan, berauen lanketa egokia egin behar da. Horretarako lagungarri izan litekeen esteka jarri dizuet gaurkoan.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Iruzkinak

Gurpil zoroa

Ez da hori esan nahi nuena, gurpil zoroa litzateke horrelakoa. Besterik esan nahi nuen: nire ustetan argi izan behar dugu maila bakoitzak, idazmenak kasu, eskatzen duen konpetentzia; berau definitzeko kontuan izan beharko ditugu gaitasun batzuk (testualitateari, koherentziari, kohesioari, hedadura morfosintaktiko eta lexikalari, zuzentasunari eta abarri dagozkionak) eta esparru batzuk (testu-mota / testu-era...). Definizio hauek HEOKen edo Erreferentzia Markoan jasota egon behar dute eta berauetara heltzeko bideak (kurrikulumaren zehaztapena) programazioetara ekarriak eta eskoletan landuak, ebaluatuko badira.

Beraz, hauxe da norabide egokia: konpetentzia markotik kurrikulumaren zehaztapenera, zehaztapenetik programazioara, programaziotik eskoletara eta eskoletatik ebaluaziora. Baina nola jarraitu norabide honi oraindik ere e-formatuak konpetentzia markoan jasota ez badaude?

Horixe da, hain zuzen, eskatzen dudana: e-formatuok jasotzea eta eskoletan lantzea, ebaluatu baino lehen. Beldur naiz azterketakoa ez ote duten ikasle batzuk beren lehen e-posta euskaraz eta hori ere ez da zilegi.

Beraz, zureari zuzenago erantzunez, azterketan sartzen diren testuak bakarrik lantzeak izugarri mugatzen du maila eta elbarritasun komunikatiboak sortzen ditu gainera. Halaber, ezin da azterketan ikasgelan landu gabekorik eskatu.

Ondorioa: jaso ditzagun e-formatuak bai HEOKen bai Erreferentzi Markoan eta landu ditzagun ikasgelan baina ez azterketan eskatzen direlako, gaur egungo behar komunikatiboek eskatzen dutelako baizik.

Testuak eskatzea

Azterketan sartzen diren testuak baino ezin dira "eskatu" idazmena landu eta, ondorioz, azterketa idatzirako trebatzeko?

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.