You are on page 1of 1

UDAL EUSKALTEGIETAKO IRAKASLERIA MURRIZTU NAHI DUTE

LAB sindikatuak erabat gaitzesgarria dela adierazi nahi du HABEk behin-


behineko irakaslerik ez kontratatzeko egin duen deia. Izan ere, galtzaileak langileak,
ikasleak eta euskara bera izango dira.

HABEk euskaltegiei dirulaguntzak banatzeko sistema aldatu zuen 2009/2010


ikasturtean. Sindikatuen iritzia kontuan hartu barik, jakina. (Ez ziren gurekin sekula
harremanetan jarri). Eurek hartu zituzten erabaki guztiak eta lau haizeetara zabaldu
zuten HABEren parametroen barruan zeuden talde guztiak diruz lagunduko
zituztela. EUDELekin batera finantziazio sistema berriaren aurkezpena egin zuten
komunikabideen aurrean, eta ordura arteko finantziazio sistema bertan behera gelditzen
zela esan zuten. Hau guztia, iaz gertatu zen, krisian geundela bagenekienean.

‘Krisiaren ondorioz’ Eusko Jaurlaritzak %6 jaitsi ditu euskaltegien laguntzak.


Udal euskaltegiek %12,4 gutxiago jasoko dute, eta pribatuek %2,9 gutxiago. Udal
euskaltegiek 11 milioi euro inguru jasoko dituzte, iaz baino 1,6 milioi euro gutxiago

Honek eragin zuzena du langileen eta batez ere irakasleen kontratazioan.


HABEk irakasleen soldata eta antzinatasuna ordaintzen ditu. Gauzak horrela izanik,
udalek ez dituzte beharrezkoak izan daitezkeen irakasleak kontratatuko. Lanpostuak
galdu egingo dira, eta ikasle taldeak irakaslerik gabe geldituko dira. (Eugenio Mujikak,
HABEren zuzendari nagusiak, bidalitako mezua honen lekuko)

Euskara ikastea ez al da eskubidea? Nork bermatu behar du eskubide hori?


Irakaslerik ez kontratatzeak euskararen ikaskuntzan “numerus clausus” ezartzea dakar.
HABEk dio ikasleei ematen zaizkien dirulaguntzetan ez dela murrizketarik egingo,
baina zer egingo dute onartuak ez diren ikasleek? Non ikasiko dute? Nola bermatuko
dute HABEk eta EUDELek euskara ikasteko eskubidea herritar guztientzat?

LAB Administrazioa

You might also like