hizkuntza-politika

HABEko zuzendariari elkarrizketa: "HABE fosilizatuta bezala zegoen"

Iñaki Uribe HABEko zuzendariari elkarrizketa egin diote Argiakoek. HABEren plan estrategikoa abiapuntu helduen euskalduntzea hemendik aurrera nondik nora joango den jardun du. Besteak beste:

  • Ikasle gutxiago, %30eko jaitsiera hori. Eskolak euskalduntzen du eta horrez gain tituluen homologazioak eragina izango du.
  • Ikasle gutxiago eta ordu gutxiago ere bai. Jendeak ez du ikastaro trinko-luzerik nahi.
  • Ikasleak gero eta zaharrago, eta horiek euskalduntzea merezi ote duen-edo.
  • Langabezian dauden gazteak xede-talde nagusia omen.
  • Erabilera, mintza-praktika, barnetegiak... euskaltegiek landu beharreko esparruak.
3
Batez bestekoa: 3 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasi edo segitu

(HABEko euskaltegietan, ikasleen laurdenek 16-20 urte dituzte. Eskolan euskara ikasi ez duten seinale.)

Edo segitu nahi dutela, edo hobetu. 400.000 ikasleri buruz ari gara, eta HABEra joaten direnak proportzio txikia dira. Gure sisteman ondo funtzionatzen du euskarak.

— Isabel Zelaa

HABEko euskaltegietan (sic) euskara ikasten ari diren edo HABEra (sic) doazen gazteei buruzko hipotesiak euskara agirien konbalidazioa dela eta .

 

 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaltegiek krisian beteta egon beharko lukete

Gaur egungo moduko krisi garai batean euskaltegiek beteta egon beharko lukete. Baina erakundeetatik justu kontrakoa bultzatzen ari dira.

— Paul Bilbao

Kontseiluko idazkari nagusiaren hitzak jaso dituzte gaur Berrian.

 

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

2012ko aurrekontuak eta HABEren asmoak

Erabili.com-en agertu den EJren Kultura Sailaren ohar honetan HABE eta euskaltegien inguruko politikaren ildo batzuk agertu dira:

  • HABEk sortzen dituen material didaktikoei oihartzun-komunikazio handiagoa emango zaiela.
  • AISAren bertsio berria eta A1 mailarako eskuliburua aterako direla.
  • Euskaltegi pribatuen kudeaketa eta finantza egonkortasuna bermatzeko plana jarriko dela martxan.
0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Laguntzak bai, baina ikasle gutxiagoren esperantzan?

La viceconsejera de Política Lingüística, Lourdes Auzmendi, explicó a EL PAÍS que habrá que establecer prioridades. Entre ellas están las ayudas a los euskaltegis, que desde este curso podrían ver reducido su número de estudiantes debido al decreto de homologación de estudios de euskera que han impulsado las consejerías de Educación y Cultura. Este texto busca reconocer el nivel a quienes hayan estudiado en euskera sin necesidad de realizar exámenes como el EGA.

— El Pais

EAEn kultura-aurrekontuetan datozen murrizketak euskaltegiek gutxien jasango ei dituzte. Ikasle gutxiago etorriko diren esperantzarekin ote? Oraindik aplikazio betean ez dagoen dekretu baten eraginez, bide batez.

Cultura prepara un "importante recorte" que afectará a las partidas de euskera (El Pais)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Xahuketak eta xahuketak

Espainia mundu osoan gauzatzen ari den gaztelaniaren promozioa zinez da handia eta garestia.
Gorka Maneirok, UPyDko diputatuak, Eusko Jaurlaritzak iparraldean urtero euskararen alde xahutzen (?) dituen sosak salatu ditu.

— Anjel Lertxundi

Salaketa (Hitz Beste)

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Solidari...noski

Bizi dugun krisi ekonomikoaren aurrean guztiok egin behar dugu ahal duguna egoerak hobera egin dezan, eta zentzu horretan euskararen munduak ere solidarioa izan behar du

— Eusko Jaurlaritza - HPS

Euskaltegiek atzo plazaratu zuten kezkari bizkor erantzun diote HPStik: HABEren 2011ko aurrekontuak zehazten ari da Eusko Jaurlaritza (Erabilli.com).

 

 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Auzmendi eta Calzada

Hizkuntz Politikarako Zuzendaritzan Ramon Etxezarretaren taldekideen izenak hasi dira agertzen. Lourdes Auzmendi izango da sustapenerako zuzendaria, eta Igor Calzada koordinazio zuzendaria.

Filologia irakaslea Auzmendi, eta blogosfera-sare sozialetan ezaguna Igor. Dagoneko bere blogean iragarri digu hain zuzen.

HABEko zuzendaria nor izango den ez da zabaldu berriz. Porra zabalik daukagu oraindik!!!

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Lokailuaren aurrekoa

Badakigu milaka hiritarrek egiten duten ahalegina euskara ikasten. Euskara ikasten dute ikasi nahi dutelako, erabili nahi dutelako.
Nire gobernuaren laguntza izango dute bideak errazteko, laguntza emateko...

— Patxi Lopez (EAEko lehendakaria)

Inbestiduran esandako hitzak, Berria.info-n jasota (pdf)

Hori bai, pasarte honen ostean aurkaritzako lokailua dugu: "BAINA...". Lastima, emendiozko edo ondoriozko lokailua espero nuen.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Lehendakariz lehendakari

Eta horrela, mantso baina seguru, lortuko dugu halako batean gure herria euskalduntzea, lehendakariz lehendakari. Hori bai, erritmo horretan...

— Amagoia Mujika

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez