ariketak

Euskal aditza lantzeko webgunea berrituta

Maite Goñik iragarri digu orain dela urte batzuk euskal aditza lantzeko prestatu zuen gunea lekuz aldatu eta berriztu egin duela.

Google Sites-en atondu duen gune berri horretan aditz-taulak, azalpenak eta hainbat ariketa ditugu.

4.25
Batez bestekoa: 4.3 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Nire lehen koadernoa: euskara bakarka lantzeko bilduma

Hipialtza izeneko blogean ikusi dut txertatuta Durangoko Berritzegunetik datorren koaderno hau. Eskolako edukiak etxean edo bakarka lantzeko bilduma da, eskolako ikuspegitik, baina heldu askori ere baliagarri izan dakieke.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Berridazketak eskutik helduta

Apeta
View more presentations from bladdi.

Zuloa blogean aurkitu dugu berridazketak aurkeztu eta lantzeko aurkezpen hau.

2.5
Batez bestekoa: 2.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hitzapasa tematikoak

Maite Goñi aspaldian ari da sarean hitzapasa jolasak jartzen, eta duela egun batzuk gai zehatzen inguruko hitzapasak egiteko gonbitea bota zuen. Dagoeneko fruituak jasotzen hasi da, literatura eta dantzaren inguruko hauek adibidez. Eta gehiago ari dira egosten, Twitter-en besteak beste.

4.2
Batez bestekoa: 4.2 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Nahiz eta mila aldiz jarri

Gaur sorte daukagu telebistako saio bat jarriko dut-eta, baina beti bezala ez da ezer entzuten edo oso gaizki entzuten da. Berdin dio, “total, ez dut ezer ulertuko nahiz eta audioa ona izan” pentsatzen du. Saioa bukatutakoan, “zer moduz ulertu duzue” galdetzen du irakasleak eta “beno…” erantzunak jasotzen ditu. Saioari buruzko galderak egin ondoren berriro jartzen du ea zerbait gehiago harrapatzen duten… ezer ez. “Nahiz eta mila aldiz jarri, gauza bera ulertuko dugu” pentsatzen dute irakasleek; “nahiz eta mila aldiz jarri, gauza bera ulertuko dute” pentsatzen du irakasleak.

— Ikasle arrunt bat

Hernaniue blogean (Hernaniko Udal Euskaltegia?) irakurri dugu Ikasle arrunt baten kronika.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Digital dialects: euskara ikasten hasteko

Enric Serraren Aprendre Llengües blogean Digital Dialects gunea aurkitu dugu. 60 hizkuntza ikasten hasteko ariketa errazak eta grafikoki ondo diseinatuak daude bertan.

Euskara ere hor dago, oinarrizko hiztegia ikasi eta lantzeko ariketa eta jolas sortatxo polita hain zuzen ere. Ingelesa hartzen du abiapuntuko hizkuntza.

Interesgarria "... eta Interneten euskara ikasteko zer dago?" galdetzen duen hasi berriarentzat.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

BabeliumProject: "mintza-praktikarako" aukera sarean

Sustatun orain agertu da albistea. Eusakara eta ingelesa praktikatzeko gune bezala aurkeztu digute.

Zertan da mintza-praktika hori? Ba, kontatzen digutenaren arabera, bideoen bikoizketan oinarritzen da. Bideo-pasarte batean agertzen den pertsonaia baten papera hartu eta haren bikoizketa egin eta grabatu egin dezake erabiltzaileak, gerora bideoaren gainean bere ahotsa entzun eta aztertu egin dezake.

Deigarria ideia, ona eta baliagarria ere esango nuke. Hori bai, ez dakit noraino deitu dakiokeen "mintzapraktika", akaso ahozko hizkuntza lantzeko ariketak ditugu hor, ez benetako solasaldiak edo hizkuntz-jardunak. Edozelan ere, berritzailea eta interesgarria, ikasleei gomendatzeko modukoa, ahozkotasunaren kezka dutenei ere bai.

4.25
Batez bestekoa: 4.3 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Mundiala klasean

Munduko Futbol Kopa daukagu egunotan Hegoafrikan (ez duzue jakin, ezta?). J. Ramónek E/LE (gaztelania) klaserako ideia batzuk bildu eta aurkezpen honetan jarri dizkigu. Udako ikastaroren baterako ideiaren bat emango digute geuri ere akaso.

Lotura: 15 ideas para vivir el Mundial en la clase de E/LE

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

EGA: lexikoa lantzeko ariketa sorta berria Euskaljakintzan

Euskaljakintza productions-en ale berria. Sinonimoak lantzeko aukera anitzeko galdera sorta literatura testuetatik hartutako pasarteetan kokakuta.

5
Batez bestekoa: 5 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ahozko hizkuntza lantzen

Bisiguaren estartan ahozko hizkuntza lantzeko materialen eta ariketen bildumatxoa proposatu digute.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez