ahozkotasuna

Egiaren orduak

L'hora de la veritat de la llengua oral són els usos quotidians. L'altra hora de la veritat, per a molts aprenents de llengua, és l'espai artificial d'un examen oral

— Enric Serra

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

HIAHOKA. Euskaraz segurtasuna lortu kantuaren bidez

Kantuak ikasteko ahots eta gorputz teknikak hizkuntzara hurbiltzeko proposamena landu nahi dute Banaiz bagara kultur taldeak antolatu duen ikastaro honetan.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ahozkotasun diferitua

Katalanak ahozko aberastasun izugarria zeukan. Noiz hautsi da hori? Oraintxe, ahozko hizkuntza hizkuntza mediatikoak ordezkatu duenean, ahozkotasun diferitua sortu denean, Internet, telebistak kutsatua. Frantsesak onik atera dira nolabait, espainiarrek ahaleginak egiten dituzte, eta katalanok ez dugu lortu.

— Rosa Calafat (hizkuntzalaria)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Praktikatu... ispiluaren aurrean

Talk to yourself in the mirror. Make a random list of topics and see what you have to say on the subjects. Baseball, Russia, butter, hip-hop, shoes ...the more varied your list, the better.

— eHow.com

Itzulpen saioa:

Jarri ispiluaren aurrean. Egizu mintzagaien zerrenda aleatorioa eta pentsatu zer daukazun esateko gai bakoitzari buruz: beisbola, Errusia, gurina, hip-hopa, zapatak... zerrenda zenbat eta zabalagoa, hobeto.

Small talk kontzeptuarekin egin dut topo. Funtsean ohiko solasaldi labur edo errutinarioak izendatzen erabiltzen dela esango nuke. Ingelesaren irakaskuntzan nahikoa erabilia dela ematen du, eta hainbat material eta baliabidetan agertzen da.

eHow.com atarian small talk praktikatzeko aholkuen zerrenda aurkitu dut, goiko hori zerrendako 6.a da.

Bide batez, hemen duzue small talk-a lantzen den "lesson" bat:

 

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkera kolokialaren ataria

Via EcLEcTIC gaztelania kolokiala lantzen eta dokumentatzen laguntzeko Español Coloquial proiektu hau ezagutu dugu. Oraindik osatu gabe dagoela dirudi, baina proposamen interesgarri batzuk jorratzen ari dira: berriketa kolokialen corpus-a, gaztelania kolokialaren hiztegia, baliabide didaktikoak edo keinuen hiztegi grafikoa.

Euskararen bueltan ahozkotasuna, hizkera bizia eta halakoen arduratan daudenak etorri zaizkit akordura, uste dut askok estimatuko luketela halako baliabidea gure hizkuntzan.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

BabeliumProject: "mintza-praktikarako" aukera sarean

Sustatun orain agertu da albistea. Eusakara eta ingelesa praktikatzeko gune bezala aurkeztu digute.

Zertan da mintza-praktika hori? Ba, kontatzen digutenaren arabera, bideoen bikoizketan oinarritzen da. Bideo-pasarte batean agertzen den pertsonaia baten papera hartu eta haren bikoizketa egin eta grabatu egin dezake erabiltzaileak, gerora bideoaren gainean bere ahotsa entzun eta aztertu egin dezake.

Deigarria ideia, ona eta baliagarria ere esango nuke. Hori bai, ez dakit noraino deitu dakiokeen "mintzapraktika", akaso ahozko hizkuntza lantzeko ariketak ditugu hor, ez benetako solasaldiak edo hizkuntz-jardunak. Edozelan ere, berritzailea eta interesgarria, ikasleei gomendatzeko modukoa, ahozkotasunaren kezka dutenei ere bai.

4.25
Batez bestekoa: 4.3 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Tutunera mantatan

Udan sartuta gaude, eta Sustatukoek sargori egunetarako jolasa proposatu digute. Ingelesezko Fuck You! (unibertsala?) euskaraz esateko zenbat modu ezagutzen ditugu? Eurek apuntutako dizkigute batzuk dagoeneko.

Azterketen emaitzak ikusita bat baino gehiago ibiliko da honako kontuetarako euskarazko errepertorioa aberastu guran, ideia ona duda barik.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Web2.0 eta ahozko hizkuntza: ikastaroa

Blogge@ndon ahozko hizkuntza web2.0ko tresnen bidez lantzeko antolatu duten ikastaroaren berri eman digute, baita ikastaroko webgunea erakutsi ere.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Kolokialitatea

Mentre els filòlegs de l’IEC es barallen amb la història, els lingüistes dels mitjans es barallen amb la realitat: han de comunicar i han de sonar creïbles. L’estàndard és avui, més que mai, registres informals, col·loquialitat. La col·loquialitat, per ser creïble, necessita un referent real, i l’únic referent real que s’acaba percebent com a no dialectal és el dialecte amb més pes social, econòmic i demogràfic.

— Albert Pla Nualart

IECko filologoak historiarekin borrokan ari diren bitartean, hedabideetako hizkuntzalariak errealitatearekin ari dira: komunikatu egin behar dute eta sinesgarriak izan behar dute. Estandarra, gaur inoiz baino gehiago, erregistro informalak dira, kolokialtasuna. Kolokialtasunak sinesgarria izateko erreferente erreala behar du, eta dialektala ez den erreferente erreal bakarra pisu sozial, ekonomiko eta demografiko handien duen dialektoak eman ohi du.

Avuiren atarian aurkitu dugu elkarrizketa hau: “El català és més difícil del que caldria”. Badirudi Katalunian ere hizkuntza estandarra, hizkuntza bizia edo halako debatea dabilela. Hemengooi ere zer pentsatua eman diezagukete hitzok agian.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ahozko hizkuntza lantzen

Bisiguaren estartan ahozko hizkuntza lantzeko materialen eta ariketen bildumatxoa proposatu digute.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez