mintzamena

Mintzamenaren definizio bat

Zuetako bakoitzak badu hautapen naturalak inoiz asmatu duen ezaugarri ahaltsuen, arriskutsuen eta subertsiboena. Audio teknologia neuronala den zerbait da, beste pertsona batzuen gogamenak birprogramatzeko. Zuen mintzamenaz ari naiz, jakina, horrek ahalbidetzen baitizue zuen gogameneko pentsamendu bat zuzenean beste norbaiten gogamenean landatzea, eta haiek ere beste hainbeste saiatuko dira egiten zurekin, zuetako inork kirurgiaz baliatu beharrik gabe.

— Mark Pagel

TED hitzaldien artean Mark Pagel biologoaren Hizkuntzak nola aldatu zuen gizadia dugu, Andoni Sagarnak eta Olatz Mercaderrek euskaraz azpitutulatuta.

Goiko hitzekin ekin dio solasari, hizkuntza teknologia sozialeko zerbait dela iradoki nahi duen solasa.

3
Batez bestekoa: 3 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Egiaren orduak

L'hora de la veritat de la llengua oral són els usos quotidians. L'altra hora de la veritat, per a molts aprenents de llengua, és l'espai artificial d'un examen oral

— Enric Serra

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

BabeliumProject: "mintza-praktikarako" aukera sarean

Sustatun orain agertu da albistea. Eusakara eta ingelesa praktikatzeko gune bezala aurkeztu digute.

Zertan da mintza-praktika hori? Ba, kontatzen digutenaren arabera, bideoen bikoizketan oinarritzen da. Bideo-pasarte batean agertzen den pertsonaia baten papera hartu eta haren bikoizketa egin eta grabatu egin dezake erabiltzaileak, gerora bideoaren gainean bere ahotsa entzun eta aztertu egin dezake.

Deigarria ideia, ona eta baliagarria ere esango nuke. Hori bai, ez dakit noraino deitu dakiokeen "mintzapraktika", akaso ahozko hizkuntza lantzeko ariketak ditugu hor, ez benetako solasaldiak edo hizkuntz-jardunak. Edozelan ere, berritzailea eta interesgarria, ikasleei gomendatzeko modukoa, ahozkotasunaren kezka dutenei ere bai.

4.25
Batez bestekoa: 4.3 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ahozko hizkuntza lantzen

Bisiguaren estartan ahozko hizkuntza lantzeko materialen eta ariketen bildumatxoa proposatu digute.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Mintzamena nola irakatsi?

Nire ustez, ez da nahikoa hizkuntza bat erabiltzea; mintzamenak berak izan behar du irakasgai. Irakasleek ez dute oso garbi izaten zein eduki lantzen ari diren mintzamena irakasten dutenean.

— Joachim Dolz Mestre

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ahozkoaren Atlasa

Atlas oral geurera ekartzeko moduko projektua iruditu zait. Kontua zera da: mapa batean kokatzea hizkuntza batek ahozko ekoizpenean dituen aldaerak. Modu kolaboratiboan, bakoitzak berea igota mapa osatuz.

Projektu polita, ea euskararekin ere egin ahal den.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Rol-jokoak eta simulazioak

Cuaderno Intercultural blogaren baliabide, testu eta materialen bilduma berria. Gurean ere egiten dira horrelakoak, ezta?

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Eztabaida torneoa

Galiziatik dator ideia hau. Eztabaidazaleak ei gara euskaldunok, apustu eta lehiazaleak ere bai. Zelan ez zaio inori horrelakorik okurritu oraindik? Klaserako beste ideia bat edozelan ere.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Teknologia berrien ajeak?

Estan muy mal acostumbrados a automaticamente mirar en su ordenador el significado de las palabras y traducir una por una.

— Paula

Comunidad Todoelen irakurrita (ikusteko erregistratuta egon behar da). Irakasle hau kezkatuta dago ikasle gaztetxoek ez dutelako esaldi koherenterik sortzen, eta itzulpen literalak egitera mugatzen dira.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Mintzapraktika 124

124 ordu isildu barik. Katalanaren aldeko aldarria eta Guinnes liburuan sartu bide batez.
Ummmm... Mintzamena lantzeko ariketa ona izango litzateke?

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez