administrazioa

19,7 milioi

Hori da Eusko Jaurlaritzak euskaltegi eta enparauei aurten agindu dien diru-kopurua. Euskaltegiei, "norberak bere kasa ikasteko ikastaroetarako", barnetegietarko eta abar.

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Plan estrategikoa eta kronikak

HABEren Plan Estrategikoa ere gogoan izan dugu eta beste behin argi azaldu dugu haren xedeetako bat ikasleak euskalduntze sistemaren erdigunean jartzea eta euskaltegiei protagonismo handiagoa ematea dela. Arrazoi batzuengatik, aldaketa dezente aurreikusten ditugu euskaltegietan.

— Lurdes Auzmendi (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea)

HABEren Zuzendaritza Batzordea (bai, jende hau guztia) batu da gaur. HABEk zuzendaritza batzordea duela jakin duenarentzat ere zaila izan da orain arte hura batzen zenik jakitea, gaur berriz txoritxoak esan digu.

Eta txoritxoaren ostean Lurdes Auzmendik bilera horren laburpen-kronika bota du bere blogean.

Gauza berri gutxi kronika horretan, Gobernuaren deskargua iruditu zait batzuetan. Eztabaidarik ez da aipatu laburpen horretan, baina berriro agertu da HABEren zorioneko plan estrategikoaren aipamenik.

Tira, agian egun baten Twitter-en bidez emango digute han eta hemen aipatzen ari diren  plan estrategiko horren helbidearen berri, Pdf reglamentarioa izan arren.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasleak erdira

Orain arte, sistemaren erdiko gunean HABE bazegoen, eta bere bueltan euskaltegiak eta ikasleak, uste dugu ikasleak eraman behar ditugula sistemaren erdigunera. Bigarren zirkuluan leudeke euskaltegiak eta azkenekoan, sistema hori guztia elikatuz eta engrasatuz, HABE.

— Lurdes Auzmendi

Igandean egin zioten elkarrizketa Lurdes Auzmendiri Diario Vascon. Hor duzue:

3
Batez bestekoa: 3 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Kontrol handiagoa funtzionarien euskalduntzean

EJren bozeramale Idoia Mendiaren adirazpenak jaso ditu El Correok. Besteak beste:

La consejera de Justicia y Administración Pública, Idoia Mendia, informó ayer a la Cámara de que su departamento estará más atento a los resultados que obtienen los funcionarios del Gobierno vasco apuntados a los cursos de euskera, ya que en la actualidad «no se comprueban» lo suficiente

La consejera admitió que HABE, dedicado a la euskaldunización, será una de las entidades que verá rebajada su partida (hasta 800.000 euros), pero argumentó que el número de estudiantes baja con el paso de los años.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Azterketaren zainketan

Hizkuntza azterketak pasaraztea, pasatzea bezala funtsean, ez da lanik erakargarrienen artean kokatzen, enetako bederen. Hizkuntza euskara izateak eta sail horietan diharduten jendeak molde arruntean baino inplikatuagoak izateak ez du lana errazagoa bihurtzen, faktore anitz nahasten direlako, hala nola afektoaren mailakoak. Ahatik horrek guziak ez lioke funtsik kendu behar.

— Bea Sallaberry

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ondo eginaren pagua

Nola uler daiteke egiten dugun lana hain ondo baloratzea, herri honen berreuskalduntzean betetzen dugun ezinbesteko funtzioa goraipatzea, hori guztia esatea eta jasotzen dugun finantzazioa hain bigarren mailakoa izatea? Helduen Euskalduntze Alfabetatzea ikasleen, irakasleen eta euskaltegien borondatean, militantzian eta poltsikoetan oinarritu behar al da? Eta hori eskatuko al zaigu, lan hori guztia egiteko orduan, inoiz baino profesionalagoak izateko eskatzen zaigunean? Profesional eta eraginkor izaten ari gara -izan ere Euskara ikasi duten milaka herritar horiek ondo prestatutako irakasleak aurkitu dituzte euskaltegietan-; eta, hemendik aurrera, hobetzen segitu nahi dugu.

— AEK, Batuz, Elkarlan, Deustuko Unibertsitateko Euskal Irakaslegoa, IKA, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa, Bai&by eta Maizpide

Euskaltegiek etorkizuna bermatuko duen marko egonkorra exijitu diote HPSri

AEKren webgunean irakurri dugu euskaltegien komunikatua.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Estrategikotasunak

Estrategikoa da oso Kultura Sailarentzat euskaltegien lana. Krisi garaietan eta alderdi guztietatik murrizketak datozenean gogor borrokatu behar izan dugu Euskaltegietara bideratutako diru-laguntzei eusteko. Eta zentzu horretan poztekoa da gaur esan ahal izatea, neurri handi batean euskaltegien diru-laguntzei eutsi egin diegula

— Lurdes Auzmendi

Udal Euskaltegientzako diru-laguntzen ebazpen berriaren harira bota ditu hitzok Auzmendik. Estrategikotasuna (gor)aipatu du dirudienez, ez dakit ondo estrategikotasun hori nola interpretatzen duen hala ere.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Arazoak Amorebieta-Etxanoko Udal Euskaltegian

Amorebieta-Etxanoko Udal Euskaltegiko langileek arazoak izan dituzte aurten plantilaren murrizketak direla eta, irakasleen bajak bete ezin eta klase batzuk bertan behera utzi behar izan dituzte.

Protesta egin diote Udalari, eta tira-birak daude une honetan dirudienez.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Arazoak Basauriko Udal Euskaltegian

Irakasle baten kontratua dela eta, Basauriko Udal Euskaltegian tentsioa dago ikasleen, euskaltegiko irakasleen eta Udalaren artean. Albistea apur bat  nahasia egin zait, baina badirudi euskaltegiaren egoera eta murrizketak daudela tartean.

3
Batez bestekoa: 3 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Mediku ona

...esan dezagun garbi: mediku ona medikuntza dakiena eta gaixoa haren hizkuntzan artatzen duena da.

— Iñaki Lasa

Alemanian alemanez, Euskal Herrian euskaraz? (Kontseilua - hizkuntza politika)

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez