Mezua: Korrika 16rako deialdi goiztiar eta irekia aita berri euskaldunei

2008/06/25

Korrika 16rako deialdi goiztiar eta irekia aita berri euskaldunei

22:02:49 | Atalak: doministikuak | 208 hitz  

 

Aita eta euskalduna bazara, 2009ko udaberrian zeure umeak (umeek) 3 urte baino gutxiago edukiko badu(te) eta kilometro bat harekin (eurekin) batera egiteko sasoian bazaude, segi irakurtzen mesedez:

  1. Ez zaigu interesatzen oinaztarra, ganboatarra edo Gaztelako Koroaren aldekoa zaren, ezta Athletic edo Osasunaren aldekoa, Erreala, Eibar edo Alavesen aldekoa zaren ere. (Real Madriden aldekoa izanez gero, joan 5. puntura).
  2. Aita Berri Euskaldunen (ABE) elkarteak gonbidatzen zaitu aldarrikapen-ekimen bikoitz batera: Alde batetik gaur egungo aiten eskubideak aldarrikatu nahi ditugu eta geure aurkako bazterketa salatu, eta bestetik datorren urteko “Korrika 16”an parte hartzea kilometro bat erosiz.
  3. Ekimena ABE elkartearen izenean izango zen, beraz eskatu behar dizugu oinaztar, ganboatar edo Gaztelako Koroaren aldeko ikurrik ez ekartzea, ezta Athletic, Osasuna, Erreala, Eibar edo Alavesen aldekorik ere (are gutxiago Real Madridekorik!).
  4. Denbora asko aurrean dugunez, aholkatzen dizugu umeekin batera entrenatzen joatea (motxilan, aulkian edo eskutik helduta), bai eta geure elkartearen aldeko leloak ikasten hastea ere: “Hemen gaude, aitatxoon alde”, “Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa, Ai aita!”, “Espermatozoiderik gabe, umerik ez”, “Geu ere fardelak aldatzen”, “Aita hizkuntza, ra-ra-ra!”, “Gora ABE korrikazaleak!”.
  5. Kilometroaren erosketa denen artean egingo genuen, kopuru bera ordainduz. Hala ere, Real Madriden aldekoa izanez gero, kuota bikoitza ordaindu behar izango zenuen, besteon onurako.

Erantzunak:

Bidaltzailea: Julen [Bisitaria]
You will never run alone, dear Patxi.

Jasone eta ni be kilometro horretan egongo gara, dana emoten.
Permalink-a 2008/06/26 @ 11:24
Bidaltzailea: Lutz Long [Bisitaria] · http://www.blogak.com/lutzlong
Ja ja ja, 4. puntuko konsignak ederrak dira, txo!!! Banoa nire alabatxoarekin trostan aritzera...
Permalink-a 2008/07/02 @ 08:04

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <a, p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

L'esternut de migdia de la cabra

Ahuntzen doministikuei adi bazabilz eguerdiro. Hordago txikira botateko prest bazagoz. Botxotartasun alternatiboetan sinesten badozu. Harrikaldiak irakurteko ausartzen bazara... Aquest és el nostre lloc de trobada, baby.


Azaroa 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Bilaketa

Besterik

XMLBlog hau sindikatu

What is RSS?

powered by
b2evolution