117. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

210/2010 EBAZPENA, irailaren 13koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak ezartzen dituena, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera.

Europako Kontseiluak 2001. urtean Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratua onetsi zuen, hizkuntzak ikasi, irakatsi eta ebaluatzeko. Horregatik, beharrezkoa da euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen jakite-maila egiaztatzeko dauden sistemak esparru horretara egokitzea.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak martxoaren 9an emandako 18/2004 Foru Aginduaren bidez hizkuntzak baloratzeko berariazko probak arautu ziren, Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko ondorioetarako.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 117/2007 Foru Dekretuak Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuari esleitu zion euskarazko eta Europar Batasuneko lan hizkuntzetako prestakuntza ebaluatzeko metodoen diseinua.

Ebazpen honen xedea da euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen jakite-maila egiaztatzeko dauden titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak ezartzea, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera, hala egun dauden titulu eta ziurtagiriena, nola etorkizunean, Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuak balorazioa eginda, sor daitezkeena.

Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen jakite-maila egiaztatzeko dauden titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak ezartzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko deialdietan erabiltzeko, Hezkuntza Departamentuko irakasleen deialdietan izan ezik.

2. Euskararen, ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren jakite-maila ebazpen honen I. eranskinean jasotzen diren titulu edo ziurtagirietako baten bidez baloratuko da, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailen arabera.

3. Etorkizunean egiaztagiri gisa onartzen diren titulu edo ziurtagiriak Europako Kontseiluko «The Association of Language Testers in Europe (ALTE)» erakundeak abalatu beharko ditu, hori baita Nazio Batuetako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak aholkularitzarako organo berezi gisa aitortu duen erakundea, edo bestela, erreferentzia ezaguna duten beste erakunde batzuek.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzua izanen da aurkezten diren tituluak baloratzeko eta haiek Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren mailen baliokideak diren ala ez ebazteko arduraduna.

4. Ebazpen hau aplikatzearen ondorioetarako, II. eranskinean hizkuntza maila bakoitzean eskatzen diren hizkuntza gaitasunen azalpena agertzen da.

Iruñean, 2010eko irailaren 13an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.

I. ERANSKINA

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailekin baliokideak diren tituluak eta ziurtagiriak, euskararen, ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren jakite-maila egiaztatzeko.

Euskara

-A1 maila:

Egiaztapenen 1. maila gainditu izanaren ziurtagiria, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuak luzatua.

Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan A1 mailaren azterketa gainditu izanaren ziurtagiria.

1. maila gainditu izanaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2008koa edo lehenagokoa).

1. oinarrizko maila gainditu izanaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa).

-A2 maila:

Egiaztapenen 2. maila gainditu izanaren ziurtagiria, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuak luzatua.

Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan A2 mailaren azterketa gainditu izanaren ziurtagiria.

2. maila gainditu izanaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2008koa edo lehenagokoa).

2. oinarrizko maila gainditu izanaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa).

-B1 maila:

Egiaztapenen 3. maila gainditu izanaren ziurtagiria, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuak luzatua.

Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan B1 mailaren azterketa gainditu izanaren ziurtagiria.

Oinarrizko zikloaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2008koa edo lehenagokoa).

Tarteko mailaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa).

Euskal Autonomia Erkidegoaren barrenean, Eusko Jaurlaritzak ofizialki B1 mailaren baliokidetzat hartutako ziurtagiriak.

-B2 maila:

Egiaztapenen 4. maila gainditu izanaren ziurtagiria, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuak luzatua.

Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan B2 mailaren azterketa gainditu izanaren ziurtagiria.

4. maila gainditu izanaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2008koa edo lehenagokoa).

Maila aurreratuaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa).

Euskal Autonomia Erkidegoaren barrenean, Eusko Jaurlaritzak ofizialki B2 mailaren baliokidetzat hartutako ziurtagiriak.

-C1 maila:

Egiaztapenen 5. maila gainditu izanaren ziurtagiria, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuak luzatua.

Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan C1 mailaren azterketa gainditu izanaren ziurtagiria.

Goi mailako zikloaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2008koa edo lehenagokoa).

C1 mailaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa).

Euskararen Gaitasun Agiria (EGA), Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak eta Eusko Jaurlaritzak luzatua.

Euskaltzaindiaren D ziurtagiria.

Euskal Autonomia Erkidegoaren barrenean, Eusko Jaurlaritzak ofizialki C1 mailaren parekotzat hartutako ziurtagiriak.

Ingelesa

-A1 maila:

Egiaztapenen 1. maila gainditu izanaren ziurtagiria, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuak luzatua.

1. maila gainditu izanaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2008koa edo lehenagokoa).

1. oinarrizko maila gainditu izanaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa).

-A2 maila:

Egiaztapenen 2. maila gainditu izanaren ziurtagiria, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuak luzatua.

2. maila gainditu izanaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2008koa edo lehenagokoa).

2. oinarrizko maila gainditu izanaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa).

KET ziurtagiria (Key English Test), Cambridgeko Unibertsitateak luzatua.

IELTS 3.0 ziurtagiria, IELTSk luzatua (International English Language Testing System).

-B1 maila:

Egiaztapenen 3. maila gainditu izanaren ziurtagiria, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuak luzatua.

Oinarrizko zikloaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2008koa edo lehenagokoa).

Tarteko mailaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa).

PET ziurtagiria (Preliminary English Test), Cambridgeko Unibertsitateak luzatua.

IELTS 3.5-4.5 ziurtagiria, IELTSk luzatua (International English Language Testing System).

TOEFL IBT 57 ziurtagiria (Test of English as a Foreign Language, Internet Based Test), ETSk luzatua (Educational Testing System).

-B2 maila:

Egiaztapenen 4. maila gainditu izanaren ziurtagiria, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuak luzatua.

4. maila gainditu izanaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2008koa edo lehenagokoa).

Maila aurreratuaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa).

FCE ziurtagiria (First Certificate in English), Cambridgeko Unibertsitateak luzatua.

IELTS 5.0-6.0 ziurtagiria, IELTSk luzatua (International English Language Testing System).

TOEFL IBT 87 ziurtagiria (Test of English as a Foreign Language, Internet Based Test), ETSk luzatua (Educational Testing System).

-C1 maila:

Egiaztapenen 5. maila gainditu izanaren ziurtagiria, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuak luzatua.

Goi mailako zikloaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2008koa edo lehenagokoa).

C1 mailaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa).

CAE ziurtagiria (Certificate in Advanced English), Cambridgeko Unibertsitateak luzatua.

IELTS 6.5-7.0 ziurtagiria, IELTSk luzatua (International English Language Testing System).

TOEFL IBT 110 ziurtagiria (Test of English as a Foreign Language, Internet Based Test), ETSk luzatua (Educational Testing System).

Frantsesa

-A1 maila:

Egiaztapenen 1. maila gainditu izanaren ziurtagiria, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuak luzatua.

1. maila gainditu izanaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2008koa edo lehenagokoa).

1. oinarrizko maila gainditu izanaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa).

DELF A1 ziurtagiria (Diplôme d'études en Langue Française), Frantziako Hezkuntza Ministerioaren Alliance Françaisek luzatua.

-A2 maila:

Egiaztapenen 2. maila gainditu izanaren ziurtagiria, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuak luzatua.

2. maila gainditu izanaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2008koa edo lehenagokoa).

2. oinarrizko maila gainditu izanaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa).

DELF A2 ziurtagiria, Frantziako Hezkuntza Ministerioaren Alliance Françaisek luzatua.

CEFP1 ziurtagiria (Diplôme d'Etudes en Langue Française Practique 1), Frantziako Hezkuntza Ministerioaren Alliance Françaisek luzatua.

-B1 maila:

Egiaztapenen 3. maila gainditu izanaren ziurtagiria, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuak luzatua.

Oinarrizko zikloaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2008koa edo lehenagokoa).

Tarteko mailaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa).

DELF B1 ziurtagiria, Frantziako Hezkuntza Ministerioaren Alliance Françaisek luzatua.

CEFP2 ziurtagiria, Frantziako Hezkuntza Ministerioaren Alliance Françaisek luzatua.

-B2 maila:

Egiaztagirien 4. maila gainditu izanaren ziurtagiria, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuak luzatua.

4. maila gainditu izanaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2008koa edo lehenagokoa).

Maila aurreratuaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa).

DELF B2 ziurtagiria, Frantziako Hezkuntza Ministerioaren Alliance Françaisek luzatua.

DL ziurtagiria (Diplôme de Langue Française), Frantziako Hezkuntza Ministerioaren Alliance Françaisek luzatua.

-C1 maila:

Egiaztagirien 5. maila gainditu izanaren ziurtagiria, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuak luzatua.

Goi mailako zikloaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2008koa edo lehenagokoa).

C1 mailaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa).

DALF C1 ziurtagiria (Diplôme Approfondi de Langue Française), Frantziako Hezkuntza Ministerioaren Alliance Françaisek luzatua.

DS ziurtagiria (Diplôme Supérieur d'Etudes Françaises Modernes), Frantziako Hezkuntza Ministerioaren Alliance Françaisek luzatua.

Alemana

-A1 maila:

Egiaztapenen 1. maila gainditu izanaren ziurtagiria, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuak luzatua.

1. maila gainditu izanaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2008koa edo lehenagokoa).

1. oinarrizko maila gainditu izanaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa).

FD1 ziurtagiria (Goethe Zertifikat Fit in Deutsch), Goethe Institutuak luzatua.

SD1 ziurtagiria (Goethe Zertifikat Start Deutsch), Goethe Institutuak luzatua.

-A2 maila:

Egiaztapenen 2. maila gainditu izanaren ziurtagiria, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuak luzatua.

2. maila gainditu izanaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2008koa edo lehenagokoa).

2. oinarrizko maila gainditu izanaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa).

FD2 ziurtagiria (Goethe Zertifikat Fit in Deutsch), Goethe Institutuak luzatua.

SD2 ziurtagiria (Goethe Zertifikat StartDeutsch), Goethe Institutuak luzatua.

-B1 maila:

Egiaztapenen 3. maila gainditu izanaren ziurtagiria, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuak luzatua.

Oinarrizko zikloaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2008koa edo lehenagokoa).

Tarteko mailaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa).

ZD ziurtagiria (Zertifikat Deutsch), Goethe Institutuak luzatua.

ZDJ ziurtagiria (Zertifikat Deutsch für Jugendliche), Goethe Institutuak luzatua.

-B2 maila:

Egiaztapenen 4. maila gainditu izanaren ziurtagiria, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuak luzatua.

4. maila gainditu izanaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2008koa edo lehenagokoa).

Maila aurreratuaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa).

B2 ziurtagiria, Goethe Institutuak luzatua.

ZDB ziurtagiria (Zertifikat Deutsch für den Beruf), Goethe Institutuak luzatua.

TestDaF level 2 ziurtagiria (Test Daf Deutsch als Fremdsprache), Goethe Institutuak luzatua.

-C1 maila:

Egiaztapenen 5. maila gainditu izanaren ziurtagiria, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuak luzatua.

Goi mailako zikloaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2008koa edo lehenagokoa).

C1 mailaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa).

C1 ziurtagiria, Goethe Institutuak luzatua.

PWD ziurtagiria (Prüfung Wirtschaftsdeutsch International), Goethe Institutuak luzatua.

TestDaF level 4 ziurtagiria (Test Daf Deutsch als Fremdsprache), Goethe Institutuak luzatua.

II. ERANSKINA

Hizkuntza maila bakoitzaren hizkuntza gaitasunen azalpena

-A1 maila:

Maila hau duen pertsona gauza da oso ohikoak diren eguneroko adierazpideak ulertu eta erabiltzeko, baita berehalako beharrak asetzeko moduko esaldi errazak ere. Gauza da bere burua eta beste batzuk aurkezteko eta bere helbideari, bere gauzei eta bere ezagunei buruzko oinarrizko informazio pertsonala emateko. Oinarri-oinarrizko harremanak izan ditzake, betiere solaskideak poliki eta garbi hitz egiten badu eta laguntzeko prest baldin badago.

-A2 maila:

Maila hau duen pertsona berarentzat garrantzitsuak diren esperientzia arloei buruzko ohiko esaldi eta adierazpideak ulertzeko gauza da (oinarrizko informazioa berari eta bere familiari buruz, erosketei, toki interesgarriei, lanbideei eta abarrei buruz). Badaki komunikatzen, harentzat ezagunak eta ohikoak diren kontuei buruzko informazio-truke erraz eta zuzena besterik eskatzen ez duten eginkizun errazak eta ohikoak badira. Bere iraganari eta inguruneari buruzko kontuak modu errazean azaltzen daki, hala nola bere berehalako beharrei buruzko kontuak.

-B1 maila:

Maila hau duen pertsona gauza da hizkuntza estandarrean idatzita dauden testu garbien alderdi nagusiak ulertzeko, ezagunak zaizkion gaiak jorratzen badituzte, bai laneko edo ikasketetako egoeretan, baita aisialdian ere. Kasuko hizkuntza erabiltzen den eskualdeetan barna bidaiatzen ari delarik, sortzen diren egoera gehienetan moldatzen daki. Testu erraz eta koherenteak sortzeko gauza da, gaiak ezagunak baldin badira edo haien gainean interes pertsonala baldin badu. Esperientziak, gertaerak, desioak eta asmoak deskriba ditzake, eta bere iritziak laburki justifikatu edo bere planak azaldu.

-B2 maila:

Maila hau duen pertsona gauza da testu zailen ideia nagusiak ulertzeko, gaiak konkretuak izan edo abstraktuak, are gai teknikoak badira ere, betiere bere espezializazio eremukoak baldin badira. Jatorrizko hiztunekin harremanak izan ditzake, arintasun eta naturaltasun nahikoarekin, solaskide guztiek komunikazioa ahaleginik gabe aurrera eramateko moduan. Hainbat gairi buruzko testu argiak eta zehatzak sor ditzake, eta gai orokorrei buruz duen ikuspuntua defenda dezake, aukera bakoitzaren aldeko eta kontrako puntuak adieraziz.

-C1 maila:

Maila hau duen pertsona gauza da hainbat motatako testu luze eta zail samarrak ulertzeko, hala nola horrelako testuetan zentzu inplizituak harrapatzeko. Adierazpen arin eta bat-batekoa du, adierazpide egokia aurkitzeko oso ahalegin nabarmengarriak egin gabe. Hizkuntza helburu sozial, akademiko eta profesionaletarako erabil dezake, malgutasunez eta eraginkortasunez. Nolabaiteko zailtasuna duten testu argiak sor ditzake, ongi egituratuak eta zehatzak, testuaren antolaketarako, loturarako eta kohesiorako baliabideak egoki erabiliz.

Iragarkiaren kodea: F1015095