entzun

zuzenean

BERRIAK

"Gerla ene begietatik" argazki erakusketa Kanbon

2024ko Maiatzaren 15a

Gerla%20ene%20begietatik%20argazki%20erakusketa%20Kanbon

Xalbador kolegioko 3. ikasle batzu erakusketa instalatzen

MP3 jaitsi (22 Mo)

Xalbador Kolegioko hirugarreneko ikasleek osatu duten argazki erakusketa bat ikusgai da maiatzaren 22a arte Kanboko mediatekan. "Gerla ene begietatik" izena du. Ikasleek, Gurs-eko esparrua bisitatzean, hartu dituzten argazkiak ikusten ahalko dira. Nahia Garat argazkilariarekin lan egin dute. Marga Forestier izan da erakusketa instalazioan, mintzatu da Nahia Garat eta ikasle batzuekin, eta lehenik Maritxu Etxeto, Xalbador kolegioko Arte Plastiko erakasleak aurkezten digu egitasmoa.

EMANKIZUNAK | ADI

adi 2024 05 14

adi%202024%2005%2014

Badbadnotgood

MP3 jaitsi

Joserra Senperena, Ines Osinaga, J Martina, Sinpekado, Dehd, Badbadnotgood, Amen Dunes, Big Special, Les Savy Fav, Stonebride, Garden Home, Knocked Loose.


2024ko Maiatzaren 15a




EMANKIZUNAK | DISKO GOGORRA

Disko Gogorra #24

Disko%20Gogorra%20%2324

Born bad bilduma

MP3 jaitsi

Francis Facultatif naiz, urte osoan, eta hilabetero munduaren itzulia musikan egitea proposatzen dautzuet.

  • George Coleman aka Bongo Joe
  • André Mahy
  • Celia Cruz eta Johnny Pacheco
  • Pat Thomas
  • Rex Omar
  • The Lahaar
  • Senyawa
  • Flying Lotus




2024ko Maiatzaren 13a


EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2024 05 07

Adi%202024%2005%2007

Nia Archives

MP3 jaitsi

Nanë, Burutik, Etxekalte, Viewer, Oh No! Bruno!, Nia Archives, Senbeï, Ant Nebulä, Zombi Dog, Sooma, Flow Kobra, The Watchers.


2024ko Maiatzaren 08a

KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

“Usu xekatzen duzun liburuaren ondoan da, zuk behar duzun liburua”

Usu%20xekatzen%20duzun%20liburuaren%20ondoan%20da_%20zuk%20behar%20duzun%20liburua

“Mundua pitzatuta dago, bainan hantxe gabiltza oinez” Harkaitz Canoren liburuan liburuzainaren ekarpena baloratua da/ GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (27 Mo)

“Mundua pitzatuta dago, bainan hantxe gabiltza oinez” liburua aipatzen digu hilabete honetan Nora Arbelbidek.

Liburu bat ilustrazioekin, itxuraz haurrei zuzendua zaiela pentsa genezakena, bainan Biarritzeko liburuzainaren ustez helduentzako liburua da Harkaitz Canorena.

Liburuaren abiapuntua metaforikoa da, aita alaben arteko harreman bat, paperezko hegazkin desafio literarioz marraztua; Arantxa Idiederrekin aipatu dute.


2024ko Maiatzaren 07a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016