normalizazioa

19
Abe
2010
17:07

Euskara ikasgai guztietan landu

...ez da nahikoa hizkuntza bat curriculumeko ikasgai izatea hizkuntza hori eskuratzeko. Gainontzeko ikasgaiek ere kontuan hartu behar dute irakas-hizkuntza

— Paul Bilbao

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
17
Abe
2010
12:52

Euskara errepidera

...elebidun gehienak (% 66,3) urietan bizi dirala kontuan hartzen badogu, ezinbestekoa da uriburuetan eta errepide sare nagusietan pilatzen diran 10.000 biztanletik gorako udaletan euskeraz berba egiteko edota euskerea sustatzeko ekimenak bultzatzea.

— Patxi Juaristi

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
16
Abe
2010
19:27

Nola izan aktiboa?

Euskararekin aktibo jokatu nahi duenak zer aukera dituen erakusti nahi digu Buruntzaldea euskaraz-ek

Via Txerra.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
10
Abe
2010
16:45

Euskal Herrian Euskaraz dokumentala

Euskal Herrian Euskarazek dokumentala egin du bere 30 urteen errepaso modura. Hainbat pertsona agertzen dira bertan euren esperientziak eta gogoetak azalduz. Berria TBn dago ikusgai (ez dute enbotatzeko aukerarik ematen).

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
07
Abe
2010
10:46

Euskaraz sozializatzea

Euskalduna euskaraz sozializatzen den gizaki bat da. Eta euskaraz bizi ez dena ez da euskalduna. Bizitza euskaldunak egiten gaitu euskaldun, ez sentimendu zehatz batek.

— Joxe Manuel Odriozola

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
03
Abe
2010
12:18

Euskararen liderrak

Euskararen ezagutza eta erabilera areagotuko bada, euskaraz bizitzeko nahia eta beharra dituzten pertsonek aitzindaritza hartu behar dute, euskararen gune sinbolikoa eratu behar dute. Hizkuntzari komeni zaio denok lider-rola geure egitea, aitzindariak izatea eta gure jardunaren bitartez akuilu lana eragitea.

— Rober Gutierrez

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
02
Abe
2010
19:10

Euskaldun berriaren 1001 galderetako batzuk

Euskaldun berria naiz eta harro nago! Eta zu, euskaldun zahar hori, ez ote zara zaharregia niretzako? Txo, basko, emoztazu erraztasun apurtxue! Badakizu pribilegiatua zarela, euskaltasuna geneetan daramazula. Brontzezko estatua dirudizu hor goian gu euskaldun berri guztion gainean, zorabioa sumatzen duzu hona behera begiratzerakoan eta nahiago duzu eguna eman zerura begira. Zaharra eta zerutiarra, earra elementua! Apaldu eta jaitsi apal gainetik!

— Mielk (Tirakako kolaboratzailea)

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
01
Abe
2010
12:44

Ezaguera eta prezio politikoa

Ezaguera maila minimotik behera, ezinezkoa dela euskarak beharrezko maila lortzea. Alegia, erdaldun elebakarren maila jaitsi behar dela, derrigorrez. Eta horrek prezio politikoa duela.

— Txillardegi

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
25
Aza
2010
18:02

Udaltop 2011: zer da euskara ez dakitenenentzat?

Udaltop euskara-zerbitzuen topaketen 2011ko edizioaren gai nagusia erabaki dute dagoeneko: Zer da euskara euskaraz ez dakitenentzat? Haiek euskarara hurbiltzeko, zer eta nola egin daiteke udaletik?.

Helduen Euskalduntzetik gaia ez dugu urrun, ezta?

Via Euskara Gipuzkoan.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
24
Aza
2010
12:17

Euskararen Unibertsoa jardunaldia zuzenean

Watch live streaming video from nafarroan at livestream.com

Euskararen Unibertsoa jardunaldia gaur ari dira Iruñean egiten. Kontseiluaren webgunetik jarraitu daiteke zuzenean, edo Twitter-etik.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
23
Aza
2010
00:01

Emozioak-gaitasuna-praktika

Motibazio-ezagutza-erabilera eskema berritu beharko litzateke: emozioak-gaitasuna-praktika izendapena erabili beharko genuke. Izan ere, gazteak euskaraekin emozionatzeko gai dira nahiz eta gutxi erabili. Gaitasuna ezagutza (dakizu edo ez dakizu) baino zabalagoa da. Eta, azkenik, gazteek zenbat egiten duten baino, zer egiten duten (praktika) galdetu beharko genuke.

— Jone Miren Hernandez

Euskaltzaindiaren Gazteak, aisialdia eta euskara jardunaldian parte hartu du Jone Miren Hernandezek. Baina gu ere gazteak izan ginen! Gazte euskalduna izatearen esanahia atzo eta gaur hitzaldiaren laburpena egin digute Aisia.net-en, eta Txerrak ohartarazi digun modura motibazioa-ezagutza-erabilera trinomioaren ondorengoa proposatu digu: emozioak-gaitasuna-praktika.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
16
Aza
2010
20:17

Euskaltegiak "bikain"

BIKAIN erakundeetan euskararen kalitatea saritzen duen ziurtagiria da. Lehengo egunean banatu zituzten Donostian, eta 2009 eta 2010ean lortu duten entitateen artean (hau pdf-a da, bestela Bikainen webgunean ere badago) hiru euskaltegi edo euskaltegi-sare: AEK, Ulibarri eta Gabriel Aresti. Hirurek urrezko ziurtagiria.

2.333335
Batez bestekoa: 2.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
16
Aza
2010
19:32

Soziolinguistika eskuliburua

Euskararen normalizazioan dihardugunontzat interesgarria eta baliagarria izan daiteke dudarik gabe Soziolinguistika Klusterraren eskutik datorren Soziolinguistika eskuliburua lana.

Paperean eskuratu daiteke, baina sarean ere badago (pdf).

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
11
Aza
2010
04:47

Egosi zaitez

Baina argi dago presiorik gabe ez dela pizten behar den aldaketa, garbantzuak eguzkitan jarrita edo "egosi zaitez" eltze ertzean xuxurlatuz egosten ez diren bezalaxe.

— Martin Rezola

Presioaren alde (Tiraka)

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
01
Aza
2010
12:55

Dantzan

Demagun zuk dantza egin nahi duzula, eta zure irakasleek-lagunek-lankideek diote hori denbora galtzea dela. Ez duzu inor ikusten dantza egiten eta komunikabideetan ez du lekurik eta lekua duenean dantzak eragiten dituen lesioak aipatzeko da. Uste duzu horrek ez duela eraginik motibazioan?

— Eneko B.

Mondragon Unibertsitatean egiten ari da Euskal Kulturgintzaren Transmisioa (EKT)  ikastaroaren edizio berria. Ohi duten bezala, ikastaroa jarraitu eta zabaltzeko hainbat bide eman dizkigute: bloga, bideoak, irratsaioak.

Hain zuzen ere ikastaroaren blogean Patxi Gaztelumendik Julen Arexolaleibak eman duen hitzaldiaren laburpentxoa egin, eta Eneko B. izenekoak iruzkin batean utzi digu irudi hau. Ez dakigu ondo zein den iruzkinaren testuingurua, hitzaldiaren bideo edo berri gehiago ez dute zabaldu oraindik, baina irudiak jokoa ematen du motibazioaz eta testuinguruaz ari bagara.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia