habe

% 1,6ko murrizketa

Jakinrarazi dute azkenean: 21.550.000 eurotik 1.850.000ra murriztu du Eusko Jaurlaritzak euskaltegi homologatuentzako 2010-11rako diru-laguntzaren kopurua.

1
Batez bestekoa: 1 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

HABE: 2009-10erako diru-laguntzen onuradunak

Datorren ikasturtean diru-laguntzekin zer gertatuko den zain gaudela, joan den ikasturteko diru-laguntzen onduradunen zerrenda publikatu da EHAAn (pdf). Udako jolas ona hor agertzen den izen bakoitzaren atzetik nor dagoen asmatzea.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Solidari...noski

Bizi dugun krisi ekonomikoaren aurrean guztiok egin behar dugu ahal duguna egoerak hobera egin dezan, eta zentzu horretan euskararen munduak ere solidarioa izan behar du

— Eusko Jaurlaritza - HPS

Euskaltegiek atzo plazaratu zuten kezkari bizkor erantzun diote HPStik: HABEren 2011ko aurrekontuak zehazten ari da Eusko Jaurlaritza (Erabilli.com).

 

 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Artaziak

Are gehiago, egindako azken bileran honelakoak entzun eta gero: “Legealdi hau txarra izango da, eta aurrekontuetan artazia sartu behar duenak euskalduntzearekiko sentimendurik ez du”.

— Batuz, IKA, Elkarlan, Deustuko Euskal irakaslegoa, Maizpide euskaltegia, Bai & by, AEK

EAEko euskaltegi homologatuek prentsaurrekoa egin dute gaur goizean. Kezka dabil aurrekontuen eta diru-laguntzen inguruan, krisiaren mamua dabil gobernuan nonbait, eta agintarien jarrerak eta berbak ez dira poztasunerako motiboa nonbait.

Albistea Deian

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

3. maila Madril eta Bartzelonako Euskal Etxeetan

Madrilgo eta Bartzelonako Euskal Etxeetan egin daiteke dagoeneko HABEren 3. mailako proba (EGA - C1en parekoa).

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

4. mailarako gaikuntza ikastaroa

Datorren ikasturtean 4. maila emateko irakasleak gaitzeko ikastaroa antolatu du HABEk.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gorbatak, ahateak eta piperrak

Gora transgresioa! Gora Lukas ahatea! Gora marrazki bizidunen maitaleak! Eta gora barrea eragin nahi duten euskara irakasteko erakundeburuak, eurek lortuko dutelako klaseak pipergileentzako erakargarri egitea.

— Elena Laka

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

HABE: prestakuntza eskaintza udarako

Ikasbilen agertu da aurtengo hitzaldi-tailer-ikastaroen eskaintza. PDF honetan daukazue zerrenda.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

HABEren azterketen egutegia

HABEren mailak egiaztatzeko azterketen deialdiak zabaldu dira, 2010eko biak.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

HABEn zertan ari dira?

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluaren (HEOK) diseinua eta egikaritza. Laugarren mailakoa garatzea eta A1, A2 eta B1 mailetako azpiatalak zehazteari ekitea da helburu nagusia....

— Euskararen Berripapera (2010-03)

HABEren berririk bai? Zertan ari dira? Inork badaki ezer? Honelako galderak sarri entzuten hasita gaude azkenotan. Donostiako Vitoria-Gasteiz kaleko hormak inoiz baino gotorrago baleude bezalako sentsazioa barruntatzen da inguruan.

Ez da asko izango, baina jakin min hori apur bat asetzen laguntzeko-edo Euskararen Berripaperaren azken alean (pdf) Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren aurrekontuen azalpenaren barruan, azken  orrialdean HABEren aurrekontuaren norabide nagusien laburpena dugu. Ez da berri handirik izango akaso, baina elukubrazioetan laguntzeko sikiera balioko dio baten bati.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez