habe

Bideo berriak HABEren formazio sailetik

HABEkoek antolatzen dituzten ikastaro eta hitzaldi asko bideoan grabatu ohi dituzte. Editatu, jaso eta gero liburutegian jartzen dituzte eskuragai. Halaxe egin duten azken urte honetan batzuekin, eta 10 aletan bildu dituzte (pdf).  IFB deitzen da bilduma (Irakasleen Formaziorako Bideo-saila).

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Iñaki Uribe HABEko zuzendari berria

Zurrumurruak konfirmatu dira eta ofiziala da: Eugenio Mujikak HABEko zuzendaritza utzi eta Iñaki Uribe itzultzailea eta Villabonako zinegotzia da zuzendari berria.

2
Batez bestekoa: 2 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Udal Euskaltegietan langile-murrizketak: salaketa

LAB sindikatuaren prentsa ohar hau aurkitu dugu sarean. Murrizketak direla eta Udal Euskaltegietan langileen murrizketa etorriko dela ohartarazi eta salatu dute.
Udal Euskaltegiak[1] Prentsa Oharra

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Irakasleak kalera?

..en decisión hecha pública en rueda de prensa el pasado 10 de septiembre el Departamento rompe de manera unilateral el acuerdo HABE-EUDEL. Es decir: nos proponen despedir a 59 profesores de los Euskaltegis Municipales.

— Jokin Bildarratz

Jokin Bildarratz, EUDELeko presidenteak prentsaurrekoa edo topaketa informatiboa egin du gaur. EUDEL eta Jaularitzaren artean tirabirak daudela eta Udal Euskaltegien finantziazioa eta egoeraz kezka hauek azaldu ditu, besteak beste.

Encuentro Informativo (Jokin Bildarratz)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zurrumurrua: HABEn zuzendari berria

Zurrumurrua dabil inguruan Eugenio Mujikak kargua utzi duela (edo kendu dutela) eta aste honetan berton zuzendari berria jarriko dela.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaltegira? Bai horixe! HABEren kanpaina

Kerman pertsonaia ezaguna egin da dagoeneko, eta bera erabili dute aurten HABEkoek jendea euskaltegira erakartzeko.

Informazio gehiago Ikasbilen: Zabalik dago euskaltegietan izena emateko epea.

2
Batez bestekoa: 2 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Erroko erronkak

HABE-k eta euskaltegiek erronka garrantzitsuak dituzte aurrera begira ere: finantziazio sistema hobetu, curriculuma osatu, azterketak kudeatu, ikas-materiala sortu, teknologia berriak irakaskuntzan txertatu, komunikabideekin elkarlana areagotu, eta irakaskuntza prozesua ebaluatzea, besteak beste.

— Eugenio Mujika (HABEren zuzendaria)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Sustatu nahi ditugu....

Sustatu nahi ditugu, batez ere, irakasleak, nork bere ikasgelan ikertzaile-jarrera hartzera.(...). Egindakoa behatu, hartaz gogoeta egin, lankideekin partekatu hausnarketa hori eta adostuaren arabera irakatsi... Horra hor aurrera egiteko modu bat. Izan ere, gehiago ikasten da norberak egindako akatsetatik bestek egindakoetatik baino.

— Josu Perales (HABE)

Azkenengo Hizpiden (73) argitaratu duen "Gaitasun estrategikoa: gaia zertan den" artikulutik jasota (43. orr.).

2
Batez bestekoa: 2 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizpide 73: ale berria

Hizpide didaktika aldizkariaren 73. zenbakia agertu da uda honetan (nik mahai gainean topatu dut, ez dakit noiztik dagoen hemen). Hiru artikulu:

  • Josu Perales HABEko teknikariaren "Gaitasun estrategiakoa, gaia zertan den"
  • Amaia eta Xabier Arauzoren "Tokiko hizkera bizirik dagoen herri baten errealitateaz"
  • eta AEK-ko Aitor Ogizaren "Hamar galdera 4. mailako irakasleari"

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Habe: 2010-11 ikasturteko hasiera ekitaldia

HABEk, azken urteotan ohi duen legez, hasiera ekitaldia egingo du 2010-11 honetarako ere, aurten Gasteizen izango da eta hizlari gonbidatua Ernesto Martin Peris irakaslea.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez