habe

HABEren azterketen datak

HABEk 1., 2., 3. eta 4. mailako azterketetarako datak jakinarazi ditu, 2011ko bi deialdienak.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

HABEren azterketen eta tituluen oinarri berriak

HABEren tituluak eta probak arautzen dituen agindu berria argitaratu da: Euskararen komunikazio-gaitasunen mailak egiaztatzeko oinarri berriak du izena.

3
Batez bestekoa: 3 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizpide sarean?

HABEk argitaratzen duen Hizpide aldizkaria (Zutabe lehenago) paperean baino ez da argitaratu orain arte. inoiz non edo han agertu den fitxategiren bat salbu, ez da sarean sistematikoki aurkitu.

Gaur berriz ikasbilen hemeroteka atalean Hizpide/Zutabe azpiatala agertu da, han HIzpideren hainbat ale pdf-n. 2004 urtera artekoak hain zuzen ere.

Zenbaki bakoitzaren izenean klikatuta bestalde (adibidez), aurkibide moduko bat topatuko dugu, eta aurkibideko sarrera bakoitzean lotura bat. Une honetan loturetan klikatuta ez da ezer agertzen baina.

Orain artekoaren aldean bada zerbati hala ere.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Kolapsoa HABEn?

El Gobierno vasco mantendrá el próximo año en 30 millones de euros el presupuesto del organismo de euskaldunización de adultos HABE, con el fin de "superar los graves problemas estructurales" del instituto, del que ha asegurado que está "en serio riesgo de colapso" y sobre el que se realizará "una profunda reflexión estratégica"

— Europa Pressen albistea El Correon

El Correon irakurri dugu albistea, titularra ikaratzekoa: El Gobierno vasco destinará 30 millones a HABE en 2011 ante el "riesgo de colapso"

Urgell Kultura sailburuak esandakoetatik dator albistea. Egia esanda azken egunotan adierazpenen gerra egon da hedabideetan euskara eta Jaurlaritzaren politika dela eta ez dela. EAJ batetik, Jaurlaritza eta PSE-PP bestetik, eta akabuan horrelakoetan, politikarien sinesgarritasuna zein den-eta, ez zara inorekin fidatzen.

Dena dela HABE eta kolapsoa hitzak lotuta ikustea ez da inor lasaitzekoa, ez.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Diru gutxiago bai

El Instituto para la Euskaldunización y Alfabetización de Adultos (HABE), según ha informado la viceconsejería en un comunicado, "ha puesto todos los medios a su alcance para que las subvenciones destinadas a los euskaltegis se acerquen a las del año pasado".

— Lurdes Auzmendi

Jaurlaritzako Hiziuntza Sailburuordeak hedabideetara zabaldu mezu hau. Gobierno vasco destaca el "gran esfuerzo" realizado para "mantener" las subvenciones a los euskaltegis (Europa Press)

Azken egunotako polemikekin izango du lotura honek guztiak seguraski. Baina politikariak enredatzen hasten direnean deigarria izaten da (nork-non-norentzat esan) mezuak zelan egiten diren zabaldu edo estutu. Adibide bat: El aprendizaje de euskera no pierde subvenciones

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Irakasleen formaziorako bideoen zerrenda HABEn

HABEk IFB deritzan bideo bildumaren zerrenda eguneratu eta pdf honetan jarri du sarean.

HABEren liburutegian daude, eta bertan eskatu behar dira. Dena dela, zorte apur batekin sarean aurkitu duzue baten bat.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

HABEren zuzendariaren izendapenean irregulartasunak?

Inaki Uriberen izendapenean ez da bete beharreko bidea egin Bizkaiko Foru Aldundiak ohartarazi duenez.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

21.550.000

Euskaltegi pribatuentzako euroak dira horiek. 28.000 ikasle eta 1.200 langile kontatu dituzte.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

...ta gitxi gastau (Hizpide 74)

Didaktikak dirua gastatzeko aukera gutxi ematen du

— Pello Esnal

Hizpide 74 ailegatu zait gaur, azalean titular deigarria bada. Pello Esnal erretiratu berriari egin diote elkarrizketa hain zuzen ere, eta titular hori eman die. Edukietan, horrezaz gainera, unibertsitate ingurutik datorkigu Euskarazko erroreak eta desbideratzeak aztertzeko lan-ingurunea ikerketa, Mari Jose Lasheras, HABEko teknikariak Moodle-en wikia erabiltzeko proposamenak eman dizkigu beste artikulu batean, eta Leioako Udal Euskaltegiko Txelis Urainek foroak talde mistoetan (konbinatuak?) erabiltzeko iradokizunak ekarri ditu.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Kerman berria

Kerman euskara ikasle-praktikari ezaguna egin da Oihan Vega aktorearen aurpegian betaurrekoak jantzita,  lehenengo denboraldia amaituta berriari ekin diote, eta aurpegi berriak hartuko ditu betaurrekoak eta zaplastekoak: Fernando Ruiz aktore donostiarrarenak hain zuzen ere. Aurpegi berria ikusi bideoetan eta eitb.com-en aurkitu dugu albistea,  baita denboraldi berriaren promozio-bideoa ere.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez