habe

HABEren dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik

2010/11 ikasturtean EAEn euskara ikasten ibili direnek diru-laguntza eskatzeko aukera dute bihartik, irailak 6, aurrera.  

Hemen daude baldintzak. Zeuek ibili bazarete ikasten, edo zeuen inguruko norbait, gogoratu eta gogorarazi.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

HABE: 2011/12ko ekitaldi akademikoa

Duela urte batzuetatik hona HABEk ikasturte berriari hasiera emateko ekitaldi akademikoa antolatzen izan du. Aurtengoa irailaren 16an Donostiako Miramar Jauregian izango da. Aditu baten hitzaldia izaten da ekitaldiaren ardatza, eta aurten Carles Monereo irakaslea izango da protagonista.

Bide batez, aurten urrunetik jarraitzeko aukera emango dute.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizpide 76

Hizpide aldizkari berria dugu duela aste batzuetatik, 76.a. Iñaki Muruak eman du lehenengo erreferentzia bere blogean, berak idatziriko artikulua baitakar: "Sen onez Ineterneteko itsasoetan".

Iñakirenaz gain beste hiru artikulu ditugu:

  • Glosategia Moodle plataforman: erabilera didaktikoa. María José Lasheras.
  • Ikaslea hizkuntzaren erabiltzaile gisa: ikasgelako praktikak hizkuntzen irakaskuntzan. Ernesto Martin Peris irakasleak joan berri zaigun ikasturtearen hasiera ekitaldiko gaia ekarri digu atzera.
  • Kalitatezko prozesuak eta kalitatezko azterketak. Aintzane Ibarzabal irakasleak idatzia.
4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Udako barnetegietan matrikulatzeko kanpaina

Eusko Jaurlaritzaren HPSk jarri du martxan kanpaina. Barnetegien onurak azpimarratzen dira, baina albistean zein ETBn eman duten bideoan barnetegira joateko askoren zailtasun ekonomikoak ere aipatu dira.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Moodlemoot Euskadi 2011

Aurtengo Moodlemoot Euskadi martxan hasi da. Webgunea antolatu eta proposamenak bidaltzeko aukera zabaldu du antolatzaileak, HABE oraingo honetan.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

HABE: A1 mailako materiala egiteko deialdia

EAEKo buletinean agertu da deialdi hau. HABEk A1 mailarako (EEMaren arabera, HEOKen A1 mailaren aipamenik ez baitago) material sorta egiteko deialdia egin du. Formatu ezberdinetan eta ikastunitateetan banatuta.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

8 milioi Udal Euskaltegientzat

Udal Euskaltegiek aurten hartuko duten finantziazioa zehazten duen ebazpena atzo sinatu zuen HABEko zuzendariak. 8,6 milioi aurten, eta murrizketa %2 baino txikiagoa izan bide da.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Barnetegiak 2011

HABEk urtero bezala udako barnetegien eskaintza zerrendatu digu. PDF honetan daukazue.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Fomala eta informala uztartu

Gure ustez, hizkuntzaren berezko esparruari euskalduntze-prozesuan duen garrantzia aitortu arren, bi esparruek, formalak eta informalak elkar hartu eta era bateratsuagoan jardutea oso mesedegarria litzateke.

— Josu Perales

ZirIKTeroak sareko eztabaida honetara bota ditut hitz horiek iruzkin modura. HIzpide aldizkariaren 75. zenbakian daude, Ba al dago bizitzarik atazetan oinarritutako irakaskuntzatik harago? artikuluan.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

140, zenbaki ezaguna

Honako hau dioenean:
«Azterketariari egoera bat emango zaio testuinguru jakin batean, eta gutxienez 140 hitzeko testu bat ala 100 inguruko bi testu idatzi beharko ditu. ...».

Honela esan behar du:
«Azterketariari egoera bat emango zaio testuinguru jakin batean, eta gutxienez 200 hitzeko testu bat ala 150 inguruko bi testu idatzi beharko ditu. ...».

— HABE

HABEren aurtengo azterketak arautzen duen ebazpenean errorea egon da, eta gaur eman dute zuzenketaren berri. 2. mailako azterketan 200 hitz idatzi behar dira, ez 140.

Errorearen iturrian egon den 140 hori ezaguna da, ezta? @habe batean pentsatzen ote dabil baten bat?

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez