habe

HABEren liburutegia: hizkuntzak ikasi eta praktikatzeko gidak

Hizkuntzak ikasten eta irakasten ari direnentzat HABEk bere liburutegiko edukietatik aukeratzeko gomendioekin gida batzuk egin ditu. Hauek lehenengo hirurak dirudienez:

Mundua bete hitz (pdf) Elkarrizketa-giden katalogo bat zure esku. Oinarrizko hiztegia zenbait hizkuntzatan munduan hara eta hona ibiltzeko.

Frantsesa ikasi / frantsesa irakatsi (pdf) Frantsesa ikasi eta irakasteko metodoak, irakurgaiak eta filmak eskaintzen dizkizun gida.

Filmak: zenbait hizkuntzatan ikusteko (pdf) Ingelesez, frantsesez, turkieraz, alemanez, euskaraz, katalanez... eta beste hizkuntza askotan ikus daitezkeen filmen katalogoa.

Edukien "kurazioaz" berba egiten den sasoi honetan inoiz pentsatu dut liburutegi edo bibliografia analogikoetan izaten dela inon baino beharrezkoagoa "kurazio" hori, estimatzekoak dira horrelako gidak beraz.

Eta kuraziorako ideiak ematen hasita,...

  • Euskara ikas-irakasteko dauden eta egon diren materialen gida bat: sasoia, ildo metodologikoa, formatua, maila...
  • Euskara irakasleentzat didaktika eta pedagogian murgiltzen hasteko gomendioak. Jenero asko dago liburutegian horretaz, eta esango nuke apur bat desesperantea izan daitekeela interesa duenarentzat hor nondik hasi asmatzea.
0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

HABE: aurtengo proben ebazpena argitaratuta

Atzo argitaratu zen EAEko buletin ofizialean aurtengo probak arautuko dituen ebazpena (pdf).

Hainbat zurrumurru eta filtrazio ibili dira azkenotan eta berandutxo dator ebazpen hau, bi asteko epea baitago probetara aurkeztu ahal izateko ikasleen maila euskaltegian egiaztatzeko. Bestalde, lehendik bala-bala ibili den bezala, ebazpenak konfirmatu du entzumena eta irakurmenaren proben emaitzak euskaltegian emandakoak izango direla eta proban ez direla trebetasun horiek neurtuko.

* Goian jarri dudan lotura HABEren webgunekoa da, honen berri ematen duen albistea hain zuzen ere, baina neuri behintzat zuri agertzen zait nabigatzailean.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ulermena eta irakurmena euskaltegian zertifikatuko dira aurten

Bala-bala ibili da kontua azken asteotan -sugetzar baten antzera esango nuke-  eta konfirmatu ez baina albistea hedabideetan agertzen hasi dela dirudi.

HABEren mailakako probetan euskaltegiek "protagonismo" handiagoa hartuko bide dute, eta entzutezkoaren ulermenaren eta irakurmenaren maila euskaltegiek eurek zertifikatuko dute eta proba ofizialetik kenduko dira proba horiek. Martxoaren erdi alderako zertifikatu beharko dira maila horiek Noticias de Alavak dioenaren arabera.

Ebazpena ez da agertu oraindik buletin ofizialean, eta HABEk berak ere ez du honen berririk eman.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizpide 78

HABEk iragarri duenez Hizpide aldizkariaren 78.a kalean da dagoeneko. Edukien artean HABEren egiaztatze probak, Europako markoan sakontzeko modulua eta mintzamena lantzeko ariketak besteak beste.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gramatikatik gramatikamenera

HABEren itzulpen sailean liburu berria daukagu. Diane Larsen-Freeman-en “Hizkuntza irakastea gramatikatik gramatikamera”. "Gramatikamena" (grammaring jatorrizkoan) kontzeptua aurkeztu eta azaltzen du gramatikaren lanketaren korapilo batzuk askatu nahian.

via:

Bai, HABE ere Twitter-en dago.

 

3
Batez bestekoa: 3 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

HABEren liburutegikoak online erabiltzeko aukera

Lurdes Auzmendiren blogean irakurri dugu albistea.  Dirudienez HABEren liburutegiko funtsa online kontsultatu ahal izango dituzte HABErekin hitzarmena egindako erakunde batzuetako ikerlariek (Mintzola, Asmoz, Soziolinguistika Klusterra besteak beste).

Albistea irakurrita zalantza etorri zait. Euskaltegietako partaideok hitzarmenen bat daukagu HABErekin liburutegiko funts horiek online erabiltzeko aukera emango diguna? Liburutegi hori helduen euskalduntzea sustatzen duen erakunde publiko batena izan eta horrelakoak pentsa daitezke deskuidoan.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

HABEren ikastaroa: Europako Markoaren argitan

Europako Markoaren bueltan HABEren mailetan sakontzeko online ikastaroa antolatu du HABEk. Tutorerik gabeko ikastaroa da dirudienez, nork bere aldetik egitekoa.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasbil berria

Aurrekoan iragarri ziguten Durangoko Azokan aurkeztuko zela Ikasbil berria. Dagoeneko ikus daiteke bertsio berri horren proba ematen duena.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasleak erdira

Orain arte, sistemaren erdiko gunean HABE bazegoen, eta bere bueltan euskaltegiak eta ikasleak, uste dugu ikasleak eraman behar ditugula sistemaren erdigunera. Bigarren zirkuluan leudeke euskaltegiak eta azkenekoan, sistema hori guztia elikatuz eta engrasatuz, HABE.

— Lurdes Auzmendi

Igandean egin zioten elkarrizketa Lurdes Auzmendiri Diario Vascon. Hor duzue:

3
Batez bestekoa: 3 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasbil berria Durangon

Durangoko azokan aurkeztuko ei du HABEk Ikasbil atari berria. Berrikuntzak azaltzean "sare sozial" #kontzeptua agertu da.  Landakoko pabiloia zabaldu arte itxaron beharko da Facebook, Google+ eta enparauen konpetentzia berria ezagutzeko.

 

 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez