administrazioa

28
Api
2010
21:07

Gabon Nafarroa!

Gabon, Nafarroa! Eskerrik asko!
Nork esan du? Miguel Sanzek? Roberto Jimenezek? Yolanda Barcinak? Andres Burguetek? Ez, halakorik ez haien ahotik; ohikoagoa da hona etortzen direnean Joaquin Sabina, Chambao, Juanes, Andres Calamaro eta Estopa euskaraz aritzea, gure agintariak baino.

— Helios del Santo (AEK)

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
22
Api
2010
16:43

Euskararen eskakizuna jaitsi Jaurlaritzaren eskaintza publikoan

Aurrekoan baino langile gutxiagori eskatuko zaie euskaraz jakitea Jaurlaritzaren enplegu eskaintza berrian.  Euskararen eskakizuna murriztu egin da beraz.

Lotura gehiago:

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
13
Api
2010
11:28

Zerk bultza dezake administrazioko langile bat euskara ikastera eta erabiltzera?

Emuneko Haritz Goikoetxeak zerrenda egin du Lan ta lan blogean, administrazioko langile batek zergatik ikasi eta erabiliko du euskara? Administrazio-langileentzat ez ezik, beste hainbatentzat balio dezake zerrendak.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
26
Mar
2010
14:17

HABEn zertan ari dira?

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluaren (HEOK) diseinua eta egikaritza. Laugarren mailakoa garatzea eta A1, A2 eta B1 mailetako azpiatalak zehazteari ekitea da helburu nagusia....

— Euskararen Berripapera (2010-03)

HABEren berririk bai? Zertan ari dira? Inork badaki ezer? Honelako galderak sarri entzuten hasita gaude azkenotan. Donostiako Vitoria-Gasteiz kaleko hormak inoiz baino gotorrago baleude bezalako sentsazioa barruntatzen da inguruan.

Ez da asko izango, baina jakin min hori apur bat asetzen laguntzeko-edo Euskararen Berripaperaren azken alean (pdf) Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren aurrekontuen azalpenaren barruan, azken  orrialdean HABEren aurrekontuaren norabide nagusien laburpena dugu. Ez da berri handirik izango akaso, baina elukubrazioetan laguntzeko sikiera balioko dio baten bati.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
22
Mar
2010
10:11

Aukerak

EAEn behintzat, gizarteak baliabide asko jartzen ditu herritar guztien eskuetan hizkuntza ofizial bien ezagutza bermatzeko, hezkuntzako behe-mailetatik hasi eta Unibertsitateraino, bai eta euskaltegi publiko nahiz diruz lagundutakoen bidez ere. Ehunka mila herritarrek erabili dituzte baliabide horiek, baina jakina, batzuek ez. Izan ere, pertsona bakoitzak -edo haien gurasoek- bere erabakiak hartuz jorratzen du bizitzaren bidea, bere historia eraikitzen du, eta horrela, batzuk eskas heltzen dira Administrazioaren ateetarako, ez bakarrik euskaragatik. Zergatik pribilegiatu nahi dituzte urritasun linguistikodunak?

— Roberto Manjón Lozoya

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
15
Ots
2010
13:27

Euskaraz ere bai, ... ere ez

Nafarroako Gobernuaren azkena, Administrazioan euskaraz ere bai kanpaina (badakizue, bulego ofizialetan eta bankuetan leihatila edo mahaiaren gainean ipintzen diren kartel horiek eta abar) egiteko materiala ez banatzea erabaki dute.

Igoal leloa aldatu eta horrelako zerbait ipintzea dute gogoan: "Euskara, nipadios!"

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
18
Urt
2010
13:24

Funtzionariak funtzionariari

Pero hay que decirlo todo, el navarro es el único Gobierno autonómico que tiene funcionarios para dar clases a funcionarios

— Xabier Azanza (Euskarabidea)

Zer esana ematen dabil gaur Noticias de Navarra-n Euskarabideako zuzendariari egin dion elkarrizketa. Hauek baino gauza deigarriagoak esan ditu Azanzak bertan, baina niri honek eman dit arreta. Funtzionarientzako euskara irakasleez ari da.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
21
Abe
2009
16:23

Bekak bueltatu dituzte ikasleek Nafarroan

AEK eta IKAko ikasle batzuek Nafarroako Gobernuak eman dizkien bekak bueltatu egin dituzte bekaren zenbatekoari irrigarria iritzita. 9.000 euroko aurrekontua izan du gobernuak 1.600 euskara-ikaslerentzat.

5
Batez bestekoa: 5 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
20
Abe
2009
03:35

Diru publikoaren negozioa

Baina herri santu honetan tradizio bihurtu da diru publikoz sortutako edukia gero publikoari berriz ere saltzea, ezta?

— Joxe Rojas

BBCk antolatu duen kazetaritza-eskola publikoaz ari da Joxe, eta hemen ditugun master garesti eta diru-publikoez lagundatukoekin konparatu ditu. Baina konparazioa kazetaritzatik harago ekartzea ez da zaila izango seguruenik.

Akademia (Gaur8)

5
Batez bestekoa: 5 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
11
Aza
2009
14:07

Etsaia nor?

Falta zaie esatea (nik soberan egiten dudana, bestalde), porrot erraldoi baten aurrean gaudela, eta, une honetan, behar bada euskaldundutako jendea -profila lortzeko euskaldundutakoa, alegia- dela euskararen etsairik handiena. Gehiegitxo esatea da hori!?

— egorospe (Tiraka)

Usteltzeko lana (Tiraka)

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
22
Urr
2009
15:32

Klasera bidali ala euskaldundu?

Hemen kontua denak euskarazko klaseetara bidaltzea omen da, euren titulutxoak atera eta oposizio, lehiaketa eta lekualdaketetan aurkeztu. Itxurakeria. Hipokresia ere bai, behar bada? Gutxirekin konformatzen gara.

— egorospe

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
21
Urr
2009
19:24

Hizkuntza eskakizun bat baino gehiago

Osakidetzako deialdian parte hartzeko, izangaiek bete beharreko baldintzetan, besteak beste, gaztelaniaren ahozko eta idatzizko ezagutza daude. Eta zergatik ez dira haren kontra altxatu hizkuntza eskakizuna gaitzesten dutenen ahotsak?

— Iñaki Villoslada

Gaindosi linguistikoez (erabili.com)

Gaztelania-proba horiek ikusiko nituzke gustura.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
20
Urr
2009
11:23

Nafarroako Gobernuaren euskara ikastaroak mugatuta

Euskara ikasi nahi duten Administrazioko langile batzuk aukerarik gabe geratu dira Euskarabideak egin dituen ordutegi murrizketak direla eta.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
05
Urr
2009
22:43

Medikua eta errusiarra

Imajinatzen dituzue kontsultaren barruan Errusiako sendagile bategaz, hasikeran irribarretsu eta keinuka komunikatzen saiatu nahian eta apurka-apurka tonua igonda eta silabak ondo markatuz, sendagile errusiarra gorra eta ergela izango balitz legez, azkenean euren onetik atarata Cervantesen hizkuntzaz egiteko exijituz eta idatzitako kexa bat ipiniz?

— Patxi Lurra

Mediku ona ala euskalduna? (Ahuntzaren Eguerdiko Doministikua)

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
08
Ira
2009
15:11

Arnasguneak ahaztuta

Bada, azken urteotan Administrazioan indarrean jarritako hizkuntza-politikari dagokionez, esango nuke hemen ere "periferian" eragiteko ekinbideak jarri direla martxan, arnasguneak ahaztuta eta erdi-euskaldunak eta erdaldunak erakartzeko zereginetan indarrak xahututa, zehaztu gabe norantz erakarri nahi ditugun horiek guztiak. Horren adibide dira, nire ustez, "pixkabatesmucho" eta horrelakoak.

— Martin Rezola

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia