Bilbo Hiria Irratiko saio honetan euskarazko onomatopeiak kantuetan zelan agertu diren jorratu dute. Badakizue, "nola egiten du oilarrak euskaraz?".
Archive - Sep 2008 - weblink
Maiatzeko azkterketak sarean
2008ko maiatzean egin ziren azterketa ereduak sarean jarri dituzte jada, hemen dituzue aurrekoekin batera.
ELEren glotodidaktika
Gaztelania irakasle izateko UNEDek antolatzen duen ikastaroaren informazioa. Honekin batera hainbat master eta ikastaro daude unibertsitate eta erakunde desberdinetan. Bartzelonako hau berbarako.
Txerrak bidalita.
Aztertzaileen testuak
Praktikatu gurekin!
Zorionak itzultzaileok!
Hizkuntza ikasleen sare soziala sortzen
Yomemicontigo gaztelania ikasleentzako sare soziala sortzeko proiektua da. Hastapenetan dago, baina artikulu honetan egin duten software aukera azaltzen dute. Zergatik Drupal eta ez Elgg edo Moodle adibidez.
CLIL: Hizkuntza eta edukiak uztartuta
Team Teaching CLIL-AXIS proiektuaren webgunea. CLIL (Content and Language Integrated Learning | Edukia eta hizkuntza integratuen bidezko ikaskuntza-edo) ikuspegi pedagogikoa aztertu, probatu eta dokumentatu nahi da. Europar Batasunaren Leonardo da Vinci programak sustatu du egitasmo hau.
Seguruenik gurean hezkuntza munduan ezguna izango da honez gero. Baina planteamendu interesgarria gurera ekartzeko ere. Ez dut uste gainera gauza berri-berria denik gurean hizkuntza zerbait "benetakoa" egiten den bitartean ikastearena.
Mobile learning: artikulu eta eztabaida interesgarria (EN)
Ken Carrolen blogean (gomendagarria, interesgarria eta jarraitzeko modukoa begitantzen zait), mobile learning delakoa hizkuntzaren ikaskuntzara aplikatzeari buruzko hausnarketa eta eztabaida interesgarria. Testuinguruan ardaztutako ikaskuntzaren ikuspegitik gehien bat.
Ingelesa ikasi-praktikatzeko balio dezake sikieran.
Praxis Language
Hizkuntzak ikastea tekonologia eta, gehien bat, ikuspegi pragamtiko eta ikaslearen bizimodua eta behar izanetan ardaztuta eskaini nahi duen zerbitzua. Podcast-en bidez funtzionatzen du gehien bat. Mobile learning kontzeptua ere hor dabil.
LdeLengua: saio berria
Txistoso iberikoak euskara irakasten
Gomaespuma umorista espainiarrak Donostiako zinemaldia dela eta saio berezia egiten dute bertotik TVErentzat. Saioaren barruan "Gomaespurrua" atalean euskara klaseak ematen dituzte. Atal hori bideoaren 14:30 eta 16:30 denbora tartean daukazue.
Umorea "euskara kakatua" estilokoa. Nik ez dut barre algararik egin behintzat.
Europako Hizkuntzen Eguna eta sagarra
Berbalaguna Txorierrin
Buntine Oration: ikaskuntza sareak
Stephen Downesen hitzaldia Diego Lealek gazteleratua. E-learningari buruzko kontzeptu gakoak aztertzen ditu eta zenbait erantzun ematen. Gaia konplexua bada ere, argigarria, baita eztabaidagarria ere, suerta liteke.
S. Downesek dioen moduan, e-learningaren hastapenetan gaude (edota bertan mantendu nahi gaituzte batzuek) eta hastapenetan beti aurreko errealitatea imitatzera jotzen dugu. Guk ere ohiko eskola imitatu dugu formatu digitalean. Beranduago, ordea, sistema berriaren potentzialitatea garatzen da eta horretan dauka, jada, burua Downesek.


Azken iruzkinak
Duela Ordu 1 50 min
Duela 2 ordu 13 min
Duela 3 ordu 13 min
Duela 16 ordu 43 min
Duela Egun 1 Ordu 1
Duela Egun 1 6 ordu
Duela Egun 1 9 ordu
Duela 2 days 5 ordu
Duela 2 days 18 ordu
Duela 2 days 23 ordu