Archive - maiatza 5, 2008 - weblink

2008 maiatzak 05 22:22

Correlingua 2008

Bretainian amaitu berri dute Ar Redadeg, eta Galiziaren txanda orain. Correlingua 2008 bihar abiatuko da A Coruñatik eta 16an bukatu Ourensen.

Gustatu zait leloa: "365. En galego cabe todo" (365. Galizieran dena sartzen da). Bertsio luzean: "como no teu mp3, como no teu i-pod, os 365 días do ano, sen límites, EN GALEGO CABE TODO" (zure mp3an bezala, zure iPod-ean bezala, urteko 365 egunetan, mugarik gabe, GALIZIERAN DENA SARTZEN DA).

Oso polita manifestoa ere bai. Eta kantuaren leloa:

¡Fala, non pares!
¡Fala, non cales!

A miña boca provoca
a miña boca non se equivoca.

Bideo hau ere zabaldu dute:


Sareko Argiaren bidez.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 maiatzak 05 11:40

Radio Euskadi. Saio berezia

Helduen euskalduntzearen inguruko saioa. 2008/05/04an emititua. HABEko Joseba Erkizia eta AEK-ko Mertxe Mugika berbetan.
Hemen ere entzun ahal duzue:

powered by ODEO

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None