Epostaz mezu batzuk heldu zaizkigu hemendik (Spama ote?). Hizkuntzen irakaskuntza, multimedia materialak eta abar aipatzen dira, baina egia esanda ez dut ideia argirik lortu zer den eta zer ez den. Edozelan ere hor dago apuntatuta.
Archive - Oct 2008 - weblink
40
Berrikuntzak Elebilan
Morfologia eta sintaxia interneten bidez landu: ikastaroa
Ixa taldearen Hizkuntza-teknologia blogean duzue informazioa: Morfologia eta sintaxiko ariketak Internet bidez
Power Point (eta Impress) erabiltzeko ideiak eta baliabideak
Cuaderno Interculturalen jarraitzen dute baliabide eta ideien bildumak eskaintzen. Oraingoan aurkezpen digitalak hartu dituzte ardatz.
Ez ahaztu proiektorea eta ordenagailuaren arteko konexioa konprobatzen.
Ahots tratamendurako software-aren zerrenda
Ahotsaren analisi eta tratamendurako erabil daitezkeen programak. Nahikoa teknikoak gehienak, baina baten bati zerbait egiten lagundu ahal badiote.
Euskofiliaren bidez.
Radiokultura.com: euskara ikastaroa
Iparraldeko Radiokultura.com irrati elebidun digitalak eduki aukera polita jarri du entzuleen esku: blog-podcasta, erreportaiak eta goian aipatu dugun euskara ikastaro hori.
Beak eman zigun honen berri Euskara Irakasleak-en.
Errezetak sarean
Ez da errezetak euskaraz eskaintzen dituen bakarra, baina Derioko Tximintx elkarteari esker errezeta gehiago dugu. On egin!
Txerrak jakinarazi digu Euskara Irakasleak-en.
HABEren 25. urteurrenaren txupinazoa?
HABEk 25 urte egin du. Jakin dugu aurten ospakizunak izango zirela, baina egia esanda, orain arte ezer gutxi ailegatu zaigu.
Txupinazoa Euskadi Irratian egingo dela dirudi. "Aperitifa" saioan hain zuzen ere.
Aperitifa-aperitifa egongo da?
Angus Young euskara ikasten ??!!!!
Euskara Munduan sarea
Gaztelania ikasteko eskuliburu bitxia
Japonian gaztelania ikasten laguntzeko eskuliburu bitxia aurkitu du Miguel Angel García Guerrak. Ikasmaterialetan ohikoak ez diren hitzak eta esakuneak, zatarral edo gordinak nonbait.
Interesgarria era berean iruzkinetako eztabaida.
LdeLengua 14
Ebaluazioari buruzko monografikoa (gazt)
Marcoele aldizkariaren azken zenbakian.

Azken iruzkinak
Duela 3 ordu 16 min
Duela 4 ordu 27 min
Duela 13 ordu 56 min
Duela 3 days 5 ordu
Duela 3 days 11 ordu
Duela 4 days 12 ordu
Duela 4 days 21 ordu
Duela 5 days 5 ordu
Duela 5 days 7 ordu
Duela 5 days 8 ordu