[El Gobierno Vasco incita a utilizar el idioma aunque no se domine completamente. ¿Eso es positivo?]
Muy positivo. Lo primero que habría que conseguir es que todos los ciudadanos vascos tuvieran la capacidad de entenderlo aunque no logren hablarlo de corrido. Eso es muy importante porque si se consiguiera eso a medio plazo permitiría que tuviera una utilización mayor y que se pudiera usar en todos los ámbitos sin miedo a no ser entendido. Porque es trágico que en el propio país, no se entienda la propia lengua.
Archive - Jul 2008 - quotes
Ulertzetik hasi
Euskararen markak
Nahitaez ikasi dutenen artean, nire ustez zorrozkeriaren irudia dauka hizkuntzak, eta hizkuntzaren izenean aldarrikapenak egiten dituzten guztiek. Hizkuntz eskubideen argudioa gehiegi erabili da eta argi dago hizkuntzaren kontrako iritziak sortu dituela argudio honek.
Re-enkarnazioa
Tira euskaldun berrioi gauza bera gertatzen zaigu, baina alderantziz: askotan iruditzen zaigu euskaldun-zaharren eredu jator eta naturala lortzeko gutxienez “bir-haragiztatu” egin beharko genukeela. Hau da, euskaldun-zahar batek lasai asko esango lukeen bezala: “re-enkarnatu”.
Antikteroak?
Nós respectamos moito os ordenadores, pero reclamamos o dereito da xente a decidir se quere ou non quere que se empreguen. Ademais, sabido é que implica un esforzo suplementario.
A Nosa Terran irakurrita: ‘Na escola hai unha imposición dos sistemas dixitais’.Astekariaren pdf bertsioan irakur daiteke (pdf. 56. orrialdea, azkena).
HEAren lana
Urte hauetan guztietan, herri-mugimenduak egin duen lan eskerga ongi islatzen da datuotan. Ezagutzari dagokionez, Helduen Euskalduntze Alfabetatzearen lanez eta Hezkuntza Sistemaren bitartez azken 15 urteotan lortutakoa oso agerikoa da.
Norbanakoa eta eskubideak
Litekeen biderik labankorrena aukeratuko genuke, ordea, mintzajardunaren giza arteko moldaerarik existitzen ez dela eta guztia norbanako hiztun isolatuen hautapen hutsezko mintzamoldea dela aditzera emango bagenu. Seinale txarra genuke hori: mende-laurdeneko ibilia alferrik egin dugun seinale, ororen buru.
Euskalduntzetik euskalduntzera
Euskara ohiko erabilera hizkuntza izango duten gune eta eskaintzak sustatzea da horretarako biderik egokiena. Pertsonak euskalduntzetik, guneak euskalduntzera igaro behar dugu, eta hizkuntza erabilerarako ditugun oztopo era guztietakoak identifikatu eta horiei aurre egin.
Helduen euskalduntzea eta erabilera
Aurrekoak gogoan, euskerearen indarbarritzea hiru faktorek baldintzatuko dabe, hein handi batean: bat, etorkinen integrazinoa ahalbidetzeko politikek euskerea ezagutzea be kontuan hartu eta bideratuko daben; bi, zahartzarora ailegatzen ari diran biztanleen ongizateari eusteko ez eze, ekonomia-katea mantentzeko be
(hau da, sistema produktiboan belaunaldiak ordezteko asmoz),
jaiotze-tasa era esanguratsuan hazteko politikak areagotuko diran; hiru, persona helduen euskalduntzea areagotuko dan, hartarako erabileran eraginez.
Euskerearen indarbarritzea moteltzen ari da? (Izioqui dugu... guec ajutu ez dugu)
Txerrak eman zigun honen berri Karrajuan. Mersi!
Terminologia kontuak
Baina arazoa da hemen askok ez dutela euskaraz egiten, euskara "erabili" egiten dute.
Erabilerarena arazo terminologikoa ote da?


Azken iruzkinak
Duela 32 min 27 sec
Duela 4 ordu 4 min
Duela 5 ordu 14 min
Duela 14 ordu 44 min
Duela 3 days 6 ordu
Duela 3 days 12 ordu
Duela 4 days 13 ordu
Duela 4 days 22 ordu
Duela 5 days 6 ordu
Duela 5 days 8 ordu