Archive - Oct 2008 - quotes

2008 urriak 31 19:14

Errealitatea birtualtzeari ekin diogu; orain, birtualitatea errealitate bihurtzea dagokigu.

— José Luis Molinuevo

5
Batez bestekoa: 5 (bozka 1)
Zure balorazioa: None
2008 urriak 29 19:37

Normalizazioa normala?

Euskalgintzan aspaldian darabilgun terminologiak ez digu errealitatea garbi ikusten uzten. Hizkuntza normalizazioaz hitz egiten dugu eta aje, erru eta eraso guztiak, hizkuntza bakarrean kokatzen ditugu etengabe, gugandik kanpo kokatzen dugun euskara izeneko abstrakzio batean: hizkuntza normalizazioa, euskararen normalizazioa, euskarari eraso, hizkuntza inposatuta, demokratikoa, eta gisako esapideak dira horren adibide garbiak.

— Imano Miner Aristizabal (Emuneko teknikaria)

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (4 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 urriak 29 01:44

Berrikuntzaren kontrarioak

Un error común en estos casos es personalizar las dificultades sugiriendo que algún individuo o grupo constituye una resistencia y está obstaculizando el cambio. Este tipo de perspectiva es poco útil. Si un individuo es visto como “el problema”, resulta muy difícil ganarse su apoyo y su implicación. Nuestra actitud hacia ellos resultará manifiesta a través del lenguaje u otros medios de expresión y, como resultado, la visión negativa ante el cambio propuesto se fortalecerá y las posibilidades de cambio en su pensamiento llegarán a ser aún menores.

— Alejandro Campo

Cambios: No quiero (Heziberri)

4
Batez bestekoa: 4 (bozka 1)
Zure balorazioa: None
2008 urriak 28 01:22

We are the word @joxe

He visto cosas en Word que vosotros no creeríais.

  • He visto listas de items formateadas a base de espacios en blanco.
  • He visto docenas de retornos de carro seguidos al final de una página, para forzar el cambio a la página siguiente.
  • He visto una tabla de contenidos de un documento de 300 páginas, generada totalmente a mano «para evitar problemas»....

Cambalache 3,14 blogean irakurrita.

Hemen jarraitzen du: Como lágrimas (de alegría) en la lluvia

Microsiervosen bidez.

Joxeri dedikatuta.

5
Batez bestekoa: 5 (bozka 1)
Zure balorazioa: None
2008 urriak 28 00:56

Denak balio du?

Language learning is complex enough to encompass rather than force a choice between acquisition and learning, process and product, input and output, grammaticalized lexis and lexicalized grammar, etc. Language learning is also complex enough that learners may (at times) benefit from deductive, drill-based learning as well as inductive, task-based activities. Learning and learners are not amenable to a best method, a best book, a best test, or a best curriculum. Learners are most amenable to influences that recognize, respond to, and nurture their truly complex and dynamic learning processes.

[Hizkuntza ikastea konplexuegia da aukeraketak derrigor egiten ibiltzeko: jabetzea edo ikaskuntza, prozesua edo produktua, inputa edo outputa, edo gramatika lexikalizatua edo lexiko gramatikalizatua, eta abar. Hizkuntza ikastea hain konplexua da ikasleak (batzuetan) zerbait aterako duela aktibitate estruktural deduktiboetatik nahiz atazetan oinarritutako aktibitate induktiboetatik. Ikaskuntza eta ikasleentzat ez dira hain eraginkorrak metodoak, liburuak, ariketak edo programak hobeak izatea. Ikasleentzat eraginkorrena norberaren ikasprozesu konplexu eta dinamikoarekin bat datozen estimuluak dira, prozesu horri erantzuten diotenak, eta prozesua idenfikatu eta elikatzen dutenak.] (itzulpen artesanala)

Chaos, Complexity and Language Learning

Nodos_Eleko David Vidalen mezu honetan aurkitu dut erreferentzia: ¿Todo vale en las clases de ELE? Complejidad en el CCK08

Egun kaotiko-kurrikular baterako errematea.

 

4
Batez bestekoa: 4 (bozka 1)
Zure balorazioa: None
2008 urriak 27 00:35

Lurrin faltsuaren sunda

Eta edukazioan dago, ene ustez, gakoa. Gure bertso eskolako lagun batek dioen legez, edukazioa euskaltegietan ikasten da, eta gure herriak «heziketa irakasle» espezializatuak baditu izan. Era horretan soilik izan dezake gure ipuin honek amaiera zoriontsua, era horretan soilik berreskuratuko dugu aurreko urteotako gau luzean galdutako altxorra, benetako lurrina. Zuek ez dakit, baina neu behintzat aspertuta nago lurrin faltsuaren sunda jasateaz.

— Josu Gotzon Landeta (irakaslea)

4
Batez bestekoa: 4 (bozka 1)
Zure balorazioa: None
2008 urriak 26 23:28

Etsipena2.0

De cualquier modo, tengo la sensación de que el problema de fondo no está en la tecnología, sino en los usuarios. Sospecho que el espíritu web 2.0 no está muy extendido entre los usuarios, por eso es que las herramientas web 2.0 no desarrollan mucho su potencial interactivo.
En este sentido, me siento pesimista acerca del tema. Leo por aquí y por allá sobre las grandezas de la web 2.0, pero veo mucha teoría (potencia) y poca experiencia práctica (acto).

— Iñaki Calvo

Fin. Ibilbidea bloga itxi duen artikulua.

Gogoeta ezkorra, errealista eta gogorra egin du Iñakik. Kanpaien burrunda apaldu egin beharko genuke?

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 urriak 24 17:47

Euskal Txitxarra

Zenbat amets gureak, euskarak hegan egin dezan egunen amaieraraino! Zenbat hobe, aldiz, txitxarrek bezala erabiliko bagenitu hegoak, egunak iraun artean gure doinua entzunarazteko!

— Bixente Serrano Izko

Euskal Txitxarra (Nafar periferiatik. Berria)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 urriak 24 09:42

Zeu ere kabitzen zara

Euskaldunon portzentaia txikia izan arren, zeu ere kabitzen zara

— Unai Elorriaga

Zelai Nikolas, Jonjo Agirre, Izaskun Goirigolzarri eta Martin Rezolaren Proposamen negargarriagorik? (eta 2) artikulutik ateratako aipamena (erabili.com):

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 urriak 23 22:57

Maita nazazu gutxiago...?

Poetak idatzi zuen «maita nazazu gutxiago, goza nazazu gehiago», euskara asko maite dutela gaztelaniaz edo frantsesez aldarrikatzen dutenentzako. Maita nazazu gutxiago eta erabil nazazu gehiago. Orain, gero eta garbiago agertzen zaigu gehien erabiltzen dutenek, maite dutelako egiten dutela. Eta nola sortzen, lantzen eta mantentzen da hizkuntzarekiko maitasuna?

— Malores Etxeberria

4.8
Batez bestekoa: 4.8 (5 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 urriak 23 10:05

Hizkuntza naturala eta artifiziala

Antzeko zerbait esango nuke "hizkuntza naturala gaztelania" duten ikasleez jardutean esaten denari buruz. Gauzak lasai esateko aukera izan behar dugu, baina gauza hauek ez dira zuzenak eta euskarari kalte handia egiten dio, behin eta berriro euskara ez naturala, beraz artifiziala dela baieztatzeak. Ikasle batzuk edo askok euskaraz nahikoa erosotasunarekin hitz egiteko gaitasunik ez dutela lortu, ados, jar gaitezen zer egin behar den pentsatzen. Maila bereko ingelesa ikasi izan balute ikasle horiek lortutako gaitasuna artifizialtzat joko ote genuke?

— Itziar Idiazabal

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 urriak 23 09:59

HEAren garrantziaz

Euskalduntze-alfabetatzeari dagokionez ere, une batzuetan ahul ibili da; adin nagusikoen euskalduntzeari ez zaio behar besteko garrantzirik eman. Azkenaldi honetan, dena den, berrindartu den esparrua da. 25 urte hauetan eskolatik zetozen gazteengan utzi da euskalduntzearen zama eta hor huts egin da. Irakaskuntzaren parez pare beste espazio batzuk ere euskaldundu behar ziren eta hor atzera gabiltza eta indar gutxirekin.

— Xabier Mendiguren (Kontseilua)

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 urriak 23 09:36

Modernitatea

Gauza nabaria da (eta aitzinetik errana) euskarak Lapurdi-kostan eta Lapurdi-barnealdean eusten duela, eta beheiti ari dela Baxe Nafarroan eta Xiberoan. Bizimodu eta balore tradizionalei atxikiak ziren euskaldunak ez dira gauza izan frantsestasunari aurre egiteko; berriz, modernitateari eta Hego Euskal Herriko eragin hurbilari lotu direnak, bai.

— Emilio Lopez Adan

Euskaldunen mugak Ipar Euskal Herrian (Larrun).

Aste honetako Argiarekin batera euskararen azken 25 urteotako bilakaera aztertzen duen Larrun gehigarria dator:Euskararen bilakaera 25 urtean. Kalitatea, erabileraren gako nagusia 

2.5
Batez bestekoa: 2.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 urriak 23 00:13

Zorrak

Asko zor diegu euskaldun berriei. Batzuek, gainera, inongo laguntzarik gabe ikasi dute, euskara ikastearen truke inongo lanpostu ofizialik eskaini gabe, inongo buruzagitzarik eskaini gabe.

— Martxelo Otamendi

4.25
Batez bestekoa: 4.3 (4 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 urriak 22 09:43

Helduen euskalduntzea eta erabilera

Askotan, arrazoiz edo arrazoirik gabe, helduen euskalduntzeari leporatu zaio ezagutza eta erabileraren arteko dikotomiaren erantzule izatea. Alegia, euskaltegiak euskararen ezagutza eskaintzen diola euskaldungaiari, baina ez dituela euskara-erabiltzaileak sortzen. Horretarako, gizarteak bestelako erakunde, baliabide eta egitarauak beharrezko dituela, ikasitakoa erabiliko bada.

— Lourdes Elosegi

3
Batez bestekoa: 3 (2 bozka)
Zure balorazioa: None