Euskararen aldeko kanpainak egiten dira, baina erakunde edo talde bakoitzak lau trago edan eta gero bururaturiko lau txorakeriatik abiatuta. Batek esaten dizu aire-aire euskarari, gero asmatzen dugu birus bat, gero euskarak behar zaitu… Anabasa da. Ditugun tresnak pattal erabiltzen ari gara, hezkuntza sistema, komunikabideak… Euskara saldu beharreko produktu bat da, komatxoen artean, eta horretarako koordinazioa behar da. Baina irizpide argiak behar ditugu eta ez ditugula ematen du. Ekintza txikienak egiteko, aztertuta eta adostuta izan beharko dugu euskararentzako etorkizunerako ildo estrategiko nagusia, beste gauzak egiteko.


Azken iruzkinak
Duela 3 ordu 7 min
Duela 4 ordu 18 min
Duela 13 ordu 47 min
Duela 3 days 5 ordu
Duela 3 days 11 ordu
Duela 4 days 12 ordu
Duela 4 days 21 ordu
Duela 5 days 5 ordu
Duela 5 days 7 ordu
Duela 5 days 8 ordu