Archive - 2008 - quotes

2008 azaroak 20 12:43

Historia eta geroa

Batzuentzat dagoeneko historia diren antzinako gau eskolak, ikastolen hasierako ezkutuko lanak, Euskaltzaindia, euskaltegiak, D eredua... euskararen aldeko apustuak izan ziren eta emaitza ona eman dute. Baina ez da nahikoa, eta ez gaitezen erlaxatu.

— Belen Gana (euskara irakaslea)

4
Batez bestekoa: 4 (3 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 azaroak 19 17:40

The Future of Online Learning

On-line ikaskuntzak aukera merkeagoa eskain lezake bakar bakarrik baldin eta giza-baliabide gutxiago erabiltzen badu. Off-lineko ikas-eredua bere horretan errepikatzen badu, ostera, ez du dirurik aurrezten; are, garestiagoa da txosten batzuek diotenaren arabera. On-line ikaskuntzak ekonomiaren aldetiko abantailaren bat eskainiko badu, ikasleek berek izan behar dute ikaskuntzaren gidari, beren hezitzaileek eskainitako baliabideak erabiliz eta sare kolaboratiboen bidezko elkarlana sustatuz.

— Stephen Downes

5
Batez bestekoa: 5 (bozka 1)
Zure balorazioa: None
2008 azaroak 19 11:41

IKTei buruz

Edonork ahal du, jarrera kontua besterik ez da.

— Lourdes Barroso

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 azaroak 18 16:06

Plataformak

...hay un gran conflicto de autoridad, la tecnología democratiza más de lo que le gustaría a los formadores. Por tanto el formador se construye un escudo: la “plataforma educativa”

5
Batez bestekoa: 5 (bozka 1)
Zure balorazioa: None
2008 azaroak 14 22:00

Aingurak

Aulkiek ikasleak ainguratu zituzten.
Ikasgelako oholtzak irakasleak ainguratu zituen.
Testu-liburuek edukia ainguratu zuten.
Kalifikazioek ikasleen arreta ainguratu zuten.

— David Warlick

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 azaroak 14 16:50

Irakurmena eta probak

Generalmente, en las actividades de comprensión lectora que nos proporcionan los libros de texto, los cuestionarios tienen la función de evaluar si los alumnos identifican las informaciones por las que se les pregunta.
Pero los cuestionarios deberían servir, sobre todo, para enseñar a los alumnos a transitar por el texto, a familiarizarse con su forma de estar construido, a aprender a inferir lo que no dice directamente…, en definitiva, deberían servir para enseñar a leer.

— Felipe Zayas

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 azaroak 12 14:25

Komunikazioa eta metafisika

Hizkuntza normalkuntza ez da bideragarria izango alderdi sinbolikoen inguruan egindako balizko hitzarmen metafisikoei esker, baizik komunikazio elkar eragintza prozesu bati esker.

— Toni Mollá

Valentzieraz hitz bi (Euskara Gipuzkoan-en aspaldi publikatua)

Iñaki Arrutik Argian publikatu duen Valentzieraren laranja-zukuak artikulutik nabigatzen hasi eta Toni Molláren webgunean bere artikuluen zerrendan aurkitu dut.

 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 azaroak 12 00:50

Kantitatea vs. kalitatea?

Hiztunen kopurua gehitzea erkidegoa sendotzearen ondorio izan behar zuen, ez, alderantziz, hura honen oinarri.

— Alberto Lopez
EHUko zuzenbide konstituzionaleko katedraduna eta Eskualdeetako edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Kartako Adituen Komiteko kide espainiarra

4
Batez bestekoa: 4 (bozka 1)
Zure balorazioa: None
2008 azaroak 11 09:08

Urteurrenaren karietara

Bai, baina diru laguntzak daude.....Bai, aprobatuz gero. Eta azterketarik egin nahi ez bada, zer? Askotan ikasleei azterketak egitea debekatuko nieke. Horrek sortzen duen estresak eta urduritasunak higuindu egiten nau. Karrera amaiezina bihurtzen du euskalduntzea. Loterian bezala ahalik eta gehien jokatuz gero, tokatuko zaielakoan; azterketarik azterketa, kalejira mugagabean murgiltzen zaizkigu ikasleok, titulu edo diru-laguntzen bila. Horrela denok kokoteraino eta aspertuta amaitzea besterik ez da lortzen!

— Leire Narbaiza

HABEk 25 urte (Kalamuatik Txargainera)

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 azaroak 11 06:53

Euskalkia erakustea

Pentsaezina da Gasteizen, Bilbon edo Santurtzin euskalkia erakustea. Hor euskara batutik abiatu behar da. Baina batua ez da zertan berdina izan Baionan eta Bilbon. Baionan euskara ikasi nahi duen herritar bati Lapurdin eta Nafarroa Beherean egiten den euskara irakastea da logikoena; eta Santurtziko pertsona bati Bizkaialdeko egitura eta joerak. Bizkaiko gau eskola batean deus edo igorri esateak ez dauka zentzurik.

— Koldo Zuazo

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 azaroak 11 01:44

25 urte eta hemendik aurrera

Oro har, guztion lanari esker aurrera egin dugula baieztatu ahal izateak ez dizkigu begi bistatik kendu behar aurrean ditugun erronkei erantzuteko egin beharreko urratsak: herritarrei euskara ikasi ahal izateko laguntza ekonomiko handiagoak doakotasunaren bidean, bizitzaren alor guztietan sartu ahal izateko modulazio egokituak, etorkinei beren-beregi begirako planak, eta legeak aitortzen dituen eskubideak praktikan jarri ahal izateko benetako bermeak, besteak beste. Azken batean, euskaraz bizi nahi dugu bizitzako alor guztietan, eta euskararen eremu osoan.

— Edurne Brouard, Marian Leon, Iñaki Ibarluzea, Oskar Elizburu eta Juankar Fernandez
AEK-ko irakasleak

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 azaroak 10 19:47

Helduen euskalduntzearen bazterkeria

Urte askotan politikaren ardura izan duten agintari politikoek uste izan dute belaunaldi berriak euskaldunduz iritsiko ginela normalizaziora. Helduen euskalduntzeak urte askotan izan duen bazterkeria ere tesi nagusi horren ondorioa da.

— Xabier Mendiguren Bereziartu
(Kontseiluko idazkari nagusia)

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 azaroak 09 18:44

Lehena eta geroa

Linear, intentional learning was how you learned in the past. Enter nonlinear, visually active way of learning of the future.
(Modu lineal, sekuentzial eta intentzionalean ikasi dugu orain arte. Etorkizunean ikasteko era ez lineala, aktiboa eta bisuala izango da.)

— Teemu Arina

4
Batez bestekoa: 4 (bozka 1)
Zure balorazioa: None
2008 azaroak 09 16:06

Zuzen eta artez

Ortografia zuzenez idazten dira tontakeria gehienak

— Joseba Sarrionandia

Wikiquoten ikusia.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 azaroak 08 14:37

Windows

Umeei windows erabiltzen irakastea tabakoa erretzen irakastea bezalakoa da, tabakoa konpainia bakarrak saltzen duen munduan gainera. Ondorio kaltegarriak ditu, menpekotasuna sortzen duen beste edozein drogak bezala. Ez da harritzekoa, beraz, Microsoftek ume txiroengan menpekotasun horren sorrera bultzatzea, honela windows erre beharko baitute bizitza osoan.

— Richard Stallman

3.5
Batez bestekoa: 3.5 (4 bozka)
Zure balorazioa: None