Euskaltuben agertu da bideo sorta hau.
Archive - Nov 2008 - bideoa
2008
azaroak
22
20:27
Carmen Díez IRAKASLEA
Emakume bitxia dugu Carmen Díez, irakasle IRAKASLEA, 51 minutu inguruko bideo luze honetan (2. zatia ere badu) oinarri oinarrian bere lau urteko ikasleez eta ikasteko moduez ari da, pasartez pasarte. Pasarteon bitarteetatik hainbat gai azaleratzen dira:
- Barrutik kanporantz ikasten dela. Txikitik handira zenbaitetan.
- Beheko solairua (emozioena) eta goikoa (edukien mundua) uztartu beharra.
- Emozioen mundua izan litekeela ikastakuilurik onena.
- Ikasleak autonomia izan behar duela bilatzeko, aurkitzeko, okerrak egiteko, proposatzeko...
- Ikasteko gogoa dela motorra. Ikasteko mugitu egin behar dela eta ez etorriko denaren zain egon. Ikasle eta irakasle kuxkuxeroak izan behar dugula.
- Irakaslearen papera deszentralizatu beharra.
- Irakaslea dinamika sortzaile.
- Taldea ondo ezagutzearen garrantzia. Ikasle bakoitzak taldean garrantzia duela sentitu beharra.
- Irakaslea ez dela orojakituna. Batzuetan ikasleekin batera ikasi behar duela, zerbait ez dakiela onartuz (eta ona dela hori gainera).
- Material errealaren erabilera. Ikasleek berek material eta esperientzia ekarpen ugari egin litzaketela.
- Proiektu irekiekin lan egin beharra, inprebisibilitatea asumitu beharra.
Eta abar, eta abar. Badakit batzuek 'txapa' galanta sartzen duela iritziko diozuela baina niri Carmen Díez IRAKASLEA iruditzen zait.
Bideo atal hau Eduvlog-en aurkitu dut. Bigarren zatia ere bertan duzue nahi izanez gero.
2008
azaroak
14
22:46
HABEren jaia:
Iraiak grabatu du beste kronika hau. Posdata saioa da, ezta?
Ummm, ezagunen bat ikusi dut hor saltsaren erdian.....
2008
azaroak
14
18:33
Korrika 16ren aurkezpena
2008
azaroak
06
18:25

Azken iruzkinak
Duela 12 ordu 50 min
Duela 6 days 9 ordu
Duela Aste 1 3 days
Duela 2 weeks 3 days
Duela 2 weeks 5 days
Duela 2 weeks 5 days
Duela 2 weeks 6 days
Duela 2 weeks 6 days
Duela 3 weeks 2 ordu
Duela 3 weeks 3 days