Archive - Sep 8, 2008

2008 irailak 08 23:47

Itzulpena eta "erretrobertsioa"

Formacion ELEn teknika interesgarria proposatzen dute itzulpenetik hasita. Testua behin itzuli eta itzulitakoa atzera itzuli.

4
Batez bestekoa: 4 (bozka 1)
Zure balorazioa: None
2008 irailak 08 20:01

Voices of the world, dokumental interesgarria


Canal de Historia-n dokumental honekin egin dut topo. Munduan hizkuntza zertan den, galbidean dauden hizkuntzak, hizkuntza minorizatuak, slang-ak, identitatea, emozioak... Interesgarria benetan. Hiztunen esanak gehien bat. Aditu batzuk ere tartean: David Cristal, Peter Austin, eta Jørgen Rischel hain zuzen ere.

Dokumentalaren jatorrizko izena "Voices of the World" da,  Janus Billeskov Jansen eta Signe Byrge Sørensen daniarrek zuzendu zuten 2005 urtean. Instituto lingüistico de invierno-n topatu dugu informazioa eta bideoaren lotura.

PD: Badakizue, David Crystal ostiral honetan izango da Donostian.

5
Batez bestekoa: 5 (bozka 1)
Zure balorazioa: None
2008 irailak 08 13:48

Euskaraz jantzi! IKAren kanpaina

3
Batez bestekoa: 3 (bozka 1)
Zure balorazioa: None
2008 irailak 08 13:46

Euskaran sartu! IKAren liburuxka

IKA-k euskarara hurbiltzen animatzeko liburuxka-gida zabalduko du.

Ikasbilen bidez.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 irailak 08 13:41

Hiperjatorrismoa

Oier Gorosabel euskaldun berri batzuk euren "berbet-a" jatorrago ematearren nola "pasatzen" diren, umorez eta ingelesez (edo).

Ez da euskara ikasleen arazo ohikoena, ez horixe, baina elementu aurreratuenen artean topatzea ez da zaila izaten.

Porsierto, euskara batuan eta euskalki askotan "jaietan" dugu, ez "jaixetan".

Sustaturen bidez.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None