Archive - Sep 28, 2008

2008 irailak 28 17:40

Katuak eta txakurrak berriro

Ematen du katuak eta txakurrak hizkuntzak ikasteko erakunde eta enpresen publizitatean topiko bihurtzeko bidean daudela.

3.5
Batez bestekoa: 3.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 irailak 28 17:32

Bi aste aldatzeko

Berlitz hizkuntz irakaskuntzako enpresaren publizitatea. Bi asterako asko, ezta?

2
Batez bestekoa: 2 (bozka 1)
Zure balorazioa: None
2008 irailak 28 17:06

CLIL: Hizkuntza eta edukiak uztartuta

Team Teaching CLIL-AXIS proiektuaren webgunea. CLIL (Content and Language Integrated Learning | Edukia eta hizkuntza integratuen bidezko ikaskuntza-edo) ikuspegi pedagogikoa aztertu, probatu eta dokumentatu nahi da. Europar Batasunaren Leonardo da Vinci programak sustatu du egitasmo hau.

Seguruenik gurean hezkuntza munduan ezguna izango da honez gero. Baina planteamendu interesgarria gurera ekartzeko ere. Ez dut uste gainera gauza berri-berria denik gurean hizkuntza zerbait "benetakoa" egiten den bitartean ikastearena.

4
Batez bestekoa: 4 (bozka 1)
Zure balorazioa: None
2008 irailak 28 16:27

Mobile learning: artikulu eta eztabaida interesgarria (EN)

Ken Carrolen blogean (gomendagarria, interesgarria eta jarraitzeko modukoa begitantzen zait), mobile learning delakoa hizkuntzaren ikaskuntzara aplikatzeari buruzko hausnarketa eta eztabaida  interesgarria. Testuinguruan ardaztutako ikaskuntzaren ikuspegitik gehien bat.

Ingelesa ikasi-praktikatzeko balio dezake sikieran.Wink

5
Batez bestekoa: 5 (bozka 1)
Zure balorazioa: None
2008 irailak 28 15:59

Praxis Language

Hizkuntzak ikastea tekonologia eta, gehien bat, ikuspegi pragamtiko eta ikaslearen bizimodua eta behar izanetan ardaztuta eskaini nahi duen zerbitzua. Podcast-en bidez funtzionatzen du gehien bat. Mobile learning kontzeptua ere hor dabil.

4
Batez bestekoa: 4 (bozka 1)
Zure balorazioa: None
2008 irailak 28 09:12

Eleaniztasuna

Lucille Ball eta Desi Arnaz aktore eta senar-emazteek egiten zuten I love Lucy telesaioaren pasartea.

Language Lab Unleashed blogaren bidez ezagutua: The joys of multilingual translation, brought to you by “I Love Lucy”

5
Batez bestekoa: 5 (5 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 irailak 28 03:24

Zergatik ikasi euskara?

Gaur egun, inoiz egon ez diren erraztasun eta aukerak daude euskara ikasteko. Eta horren arrazoia ere argia da: ez dugu nahi inork esaterik euskara ikasteko zailtasunak dituela. Zein motibo egon daiteke euskara ez ikasteko? Prezioa? Dirulaguntza piloa dago: HABErenak, Udalek ematen dituztenak, enpresa askorenak... Ordutegiak? Ordutegi eta modulu aukera zabala dago; gainera, Internet bidez ere ikas daiteke. Desplazamenduak? Ehundik gora euskaltegi daude guztien etxetik gertu.

— Isidro Yoldi, Mertxe Mugika, Mertxe Luzuriaga , Gurutze Sarasola eta Marian Bidegain.
Batuz-en, AEKren, Deustuko Unibertsitateko Euskal Irakaslegoaren, IKAren eta Maizpideren izenean.

Euskaltegietako ordezkariek zabaldu dute idazkia. Berriaren Zuzendariari atalean irakurrita.

3
Batez bestekoa: 3 (bozka 1)
Zure balorazioa: None