Archive - Sep 15, 2008

2008 irailak 15 12:22

40.000ak

HABEko zuzendari nagusi Joseba Erkiziak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak emandako datuen arabera, 40.000 ikasle baino gehiago ariko dira ikasturte berrian HABEk homologaturiko euskaltegietan.

40.000 hori gure zenbaki magikoa ote da? Urteroko zifra. Biblikotik badauka zerbait 40ak.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 irailak 15 10:42

Atarikorik ez

Nire botoa beraz, ezezkoa da. Atariko proben kontrakoa. Gure kasuan, euskarazkoan. Eta proba pasibo eta mikrolinguistiko guztien kontrara ere bai, gure hizkuntza azterketetan, euskararen lehenengo hiru mailetan (4.a beste gauza bat da). Baina eta aldi beran, idatzizko sormenari ere oso leku apala eskainiz (edo batere ez) lehenengo bi mailetan. Eta are hirugarrenean ere, ahozko gaitasun sortzailearen menpekoa behintzat. Eta oso pisu neurtua emanez ere maila hauetan guztietan zuzentasun gramatikalari (hainbat eta eskasagoa noski, maila baxuagoetan), eta beti, komunikagarritasunaren, ulergarritasunaren, eskatutako ataza betetze mailaren, jarioaren, aberastasunaren, beste hiztunekiko interakziorako gaitasunaren eta antzekoen aldean. Zorionez, gero eta gehiago ari direnak kontuan hartzen gaur eguneko zenbait azterketen ataletan ere, nahiz orokorrean ez nahikoa oraindik ere, uste dugu.

— Bittor Hidalgo

3
Batez bestekoa: 3 (bozka 1)
Zure balorazioa: None