Bilbo Hiria Irratiko saio honetan euskarazko onomatopeiak kantuetan zelan agertu diren jorratu dute. Badakizue, "nola egiten du oilarrak euskaraz?".
Archive - Sep 2008
Maiatzeko azkterketak sarean
2008ko maiatzean egin ziren azterketa ereduak sarean jarri dituzte jada, hemen dituzue aurrekoekin batera.
ELEren glotodidaktika
Gaztelania irakasle izateko UNEDek antolatzen duen ikastaroaren informazioa. Honekin batera hainbat master eta ikastaro daude unibertsitate eta erakunde desberdinetan. Bartzelonako hau berbarako.
Txerrak bidalita.
Aztertzaileen testuak
Itzulpenaz (II)
La traducción es actividad comunicativa por antonomasia, aplicable a muchas más situaciones de aprendizaje de las que imaginamos.
Joaquín García-Medallek La traducción en la enseñanza de lenguas artikuluan aipatuta.
Itzulpenaz
itzulpena kontrolerako bide soil bat izan ordez eragile pedagogiko ere bilaka daiteke
Praktikatu gurekin!
Zorionak itzultzaileok!
Hizkuntza ikasleen sare soziala sortzen
Yomemicontigo gaztelania ikasleentzako sare soziala sortzeko proiektua da. Hastapenetan dago, baina artikulu honetan egin duten software aukera azaltzen dute. Zergatik Drupal eta ez Elgg edo Moodle adibidez.
Testu antolatzaileak eta estrategiak
Euskal gramatikaz, bi uste oker eta gaizto daude gure artean zabalduta: batetik, arautzen duena baino gehiago arautzen duela eta, bestetik, zenbait hizkuntza baliabideren erabileran nahikoa dela arau gramatikalak betetzea. Hemen estrategiak dira gai nagusi.
Katuak eta txakurrak berriro
Ematen du katuak eta txakurrak hizkuntzak ikasteko erakunde eta enpresen publizitatean topiko bihurtzeko bidean daudela.
Bi aste aldatzeko
Berlitz hizkuntz irakaskuntzako enpresaren publizitatea. Bi asterako asko, ezta?
CLIL: Hizkuntza eta edukiak uztartuta
Team Teaching CLIL-AXIS proiektuaren webgunea. CLIL (Content and Language Integrated Learning | Edukia eta hizkuntza integratuen bidezko ikaskuntza-edo) ikuspegi pedagogikoa aztertu, probatu eta dokumentatu nahi da. Europar Batasunaren Leonardo da Vinci programak sustatu du egitasmo hau.
Seguruenik gurean hezkuntza munduan ezguna izango da honez gero. Baina planteamendu interesgarria gurera ekartzeko ere. Ez dut uste gainera gauza berri-berria denik gurean hizkuntza zerbait "benetakoa" egiten den bitartean ikastearena.
Mobile learning: artikulu eta eztabaida interesgarria (EN)
Ken Carrolen blogean (gomendagarria, interesgarria eta jarraitzeko modukoa begitantzen zait), mobile learning delakoa hizkuntzaren ikaskuntzara aplikatzeari buruzko hausnarketa eta eztabaida interesgarria. Testuinguruan ardaztutako ikaskuntzaren ikuspegitik gehien bat.
Ingelesa ikasi-praktikatzeko balio dezake sikieran.
Praxis Language
Hizkuntzak ikastea tekonologia eta, gehien bat, ikuspegi pragamtiko eta ikaslearen bizimodua eta behar izanetan ardaztuta eskaini nahi duen zerbitzua. Podcast-en bidez funtzionatzen du gehien bat. Mobile learning kontzeptua ere hor dabil.



Azken iruzkinak
Duela Ordu 1 35 min
Duela 5 ordu 7 min
Duela 6 ordu 18 min
Duela 15 ordu 47 min
Duela 3 days 7 ordu
Duela 3 days 13 ordu
Duela 4 days 14 ordu
Duela 4 days 23 ordu
Duela 5 days 7 ordu
Duela 5 days 9 ordu