Archive - Jul 2008

Data
Mota
2008 uztailak 29 12:10

Motibatuta mantentzeko

Voices en Español blogean gaztelania ikasten motibatuta jarraitzeko bost aholku eman dizkigute. Funtsean:

  1. Helburu berriak jarri eta haietan fokalizatu.
  2. Hitz egin zeure artean ikasi nahi duzun hizkuntzan
  3. Hizkuntz-trukaketak egin
  4. Bilatu mintza-taldeak edo hitz egiteko koadrilak
  5. Egin opor txiki batzuk hizkuntza hitz egiten den leku batean.
2.8
Batez bestekoa: 2.8 (5 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 uztailak 28 16:41

Ulertzetik hasi

[El Gobierno Vasco incita a utilizar el idioma aunque no se domine completamente. ¿Eso es positivo?]
Muy positivo. Lo primero que habría que conseguir es que todos los ciudadanos vascos tuvieran la capacidad de entenderlo aunque no logren hablarlo de corrido. Eso es muy importante porque si se consiguiera eso a medio plazo permitiría que tuviera una utilización mayor y que se pudiera usar en todos los ámbitos sin miedo a no ser entendido. Porque es trágico que en el propio país, no se entienda la propia lengua.

— Juan Carlos Moreno Cabrera

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 uztailak 24 00:57

LdeLengua 12

Podcast interesgarri honen saio berria. Hezkuntzarako teknologia, gaztelaniaren irakaskuntza lan-mundurako eta beste.

4
Batez bestekoa: 4 (bozka 1)
Zure balorazioa: None
2008 uztailak 23 14:30

Euskararen markak

Nahitaez ikasi dutenen artean, nire ustez zorrozkeriaren irudia dauka hizkuntzak, eta hizkuntzaren izenean aldarrikapenak egiten dituzten guztiek. Hizkuntz eskubideen argudioa gehiegi erabili da eta argi dago hizkuntzaren kontrako iritziak sortu dituela argudio honek.

— Sergio Monge

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 uztailak 22 16:40

Gezur potoloak

Albiste honekin lotuta

3.666665
Batez bestekoa: 3.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 uztailak 22 14:40

Myjugaad.in: jarioak aurkezpen modura



Wwwhat's new-ren bidez.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 uztailak 22 12:14

Re-enkarnazioa

Tira euskaldun berrioi gauza bera gertatzen zaigu, baina alderantziz: askotan iruditzen zaigu euskaldun-zaharren eredu jator eta naturala lortzeko gutxienez “bir-haragiztatu” egin beharko genukeela. Hau da, euskaldun-zahar batek lasai asko esango lukeen bezala: “re-enkarnatu”.

— Fermin Etxegoien

3.5
Batez bestekoa: 3.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 uztailak 22 00:35

Bakaikuko barnetegiaren bloga

4.6
Batez bestekoa: 4.6 (5 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 uztailak 20 02:39

Sare sozialak eta ikaskuntza: esperientzia bat Facebook-ekin

Ana Garcia Sans irakasleak Madrilen egin zen XIII Congreso Internacional de Tecnologías de la Información y el Conocimiento para la Educación hartan Facebook-en gaineko esperientzia honen azalpena eman zuen. Gomendioari jarraitu eta aurkezpen interesgarri hau aurkitu dugu.

5
Batez bestekoa: 5 (bozka 1)
Zure balorazioa: None
2008 uztailak 18 00:41

Antikteroak?

Nós respectamos moito os ordenadores, pero reclamamos o dereito da xente a decidir se quere ou non quere que se empreguen. Ademais, sabido é que implica un esforzo suplementario.

— Daniel Durán (Galicia analóxica-ren bozeramalea)

A Nosa Terran irakurrita: ‘Na escola hai unha imposición dos sistemas dixitais’.Astekariaren pdf bertsioan irakur daiteke (pdf. 56. orrialdea, azkena).

Eta hauek oporretan!

4
Batez bestekoa: 4 (bozka 1)
Zure balorazioa: None
2008 uztailak 16 16:16

Hezkuntzan irakasle falta hemendik urte batzuetara

Euskadiko Eskola Kontseiluak eskoletan hemendik hamar urtera egon daitekeen arazoaz ohartarazi du. Eskoletan irakasleen faltagatik ardura badago, gu lehenago ikaratzen hasteko motiboa dagoela susmatzen dut.

Sareko Argiaren bidez

4
Batez bestekoa: 4 (bozka 1)
Zure balorazioa: None
2008 uztailak 15 09:57

Euskara saltzeko estrategiak

Sergio Mongek euskara marka bezala saltzeko estrategiez artikulua idatzi du Taller d3 blogean. Aspaldian publikatu zuen baten segida dugu.

5
Batez bestekoa: 5 (bozka 1)
Zure balorazioa: None
2008 uztailak 15 09:49

HEAren lana

Urte hauetan guztietan, herri-mugimenduak egin duen lan eskerga ongi islatzen da datuotan. Ezagutzari dagokionez, Helduen Euskalduntze Alfabetatzearen lanez eta Hezkuntza Sistemaren bitartez azken 15 urteotan lortutakoa oso agerikoa da.

— Kontseilua

3
Batez bestekoa: 3 (bozka 1)
Zure balorazioa: None
2008 uztailak 13 17:34

Urepeleko ikastaldia: bloga

Bideoa ekarri genuen aurrekoan, bloga ere badela jakin gabe.
Eskerrik asko, Bea.

3.333335
Batez bestekoa: 3.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 uztailak 11 17:52

Norbanakoa eta eskubideak

Litekeen biderik labankorrena aukeratuko genuke, ordea, mintzajardunaren giza arteko moldaerarik existitzen ez dela eta guztia norbanako hiztun isolatuen hautapen hutsezko mintzamoldea dela aditzera emango bagenu. Seinale txarra genuke hori: mende-laurdeneko ibilia alferrik egin dugun seinale, ororen buru.

— Mikel Zalbide

5
Batez bestekoa: 5 (bozka 1)
Zure balorazioa: None